Deprecated: The each() function is deprecated. This message will be suppressed on further calls in /var/www/vhosts/koralakeae.com/httpdocs/wp-content/plugins/js_composer/include/classes/core/class-vc-mapper.php on line 111
2024 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak - Confederación de Coros del País Vasco

2024 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak

2024 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak

04/03/2024 Noticias

GOGORATU: Inskripzioa egin ahal izateko ezinbestekoa da  Koru Zuzendaritzako Akademia 2024en Baldintza Orokor hauek irakurtzea eta onartzea (izena emateko inprimakian).

NON EGINGO DA KORU ZUZENDARITZAKO AKADEMIA 2024

Leioako Atalia-Claret Egoitzan egingo da, bertan hartuko dutelarik ostatu ikasleek UZTAILAK 15etik 20 arte.

Logelak bikoak edo  banakakoak dira, bainugelarekin, eta ikasteko mahai bat ere badute.

Ikasleak uztailaren 15tik 20arte ostatu eta bazkarien aukera edukiko dute, baita 14ko gauean sartu ahal izango dira lotara, egun horretarako afari zerbitzua edukiz, eta uztailaren 21eko goizean uztea Egoitza, egun horretarako gosari zerbitzua egongo delarik. (ikusi prezioen xedea beheko koadroan) Ez dago afari zerbitzurik kontratatuta uztailaren 17 (arratsalde librea) eta 20rako. (amaierako kontzertuaren eguna).

Banakako gela interesatzen bazaizu kontuan hartu gutxi batzuk daudela. Konfirma ezazu horren disponibilitatea matrikula ordaindu baino lehen email bidez: (akademia@koralakeae.com)

AKADEMIAREN AMAIERAKO KONTZERTUA

Koru Zuzendaritzako Akademia kontzertu batekin amaitzen da urtero. Kontzertu horretan, astean zehar egindako lana erakusten dute ikasle aukeratu batzuk. Kontzertu hori uztailaren 20ko (larunbata) 18:00etan eskainiko da, Algortako parrokian, arratsalde horretan bertan kontzertuaren lekuan entsegu orokor bat egingo delarik.

Amaierako kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da.

Derrigorrez, amaierako kontzerturako arropa beltza eta karpeta beltza ekarri behar dituzu.

MATRIKULA: EGUTEGIA, MODALITATEAK ETA PREZIOAK

MATRIKULAZIO-DATAK (IKASLEAK)

Martxoaren 5etik maiatzaren 30 arte.Ondo begira ezazu: abesbatza federatu baten kidea bazara edo ez prezio ezberdinak daude. Izena ematea inprimaki hau erabiliz egin beharko da soilik FORMULARIOA (IKASLEAK). (gutxieneko adina: 17 urte). Inprimaki horrekin batera, matrikularen ordainagiria eta, hala badagokio, EAEn federatuta egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko dira.

PREZIOAK

Kontuan hartu: tarifa ezberdinak daude federatuak edo ez federatuak dauden abesbatzetako kideentzat. Baita, banakoako gelan edo bikoan bazaude.

Matrikula apirilak 30 arte egiten baduzu prezio merkeagoa duzu.

IKASLEGOA: APIRILAK 30arte eginiko MATRIKULAK  
Matrikula mota Federatuak EZ federatuak
 MATRIKULA SOILIK  (ostaturik gabe)  135 €  260 € 
 MATRIKULA + BAZKARIAK (afaririk gabe)   207 € 332 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 15etik 20ra arte (ez du 17ko ezta 20ko afariak barne) (banakako gela) . Plaza mugatuak. Disponibilitatea konfirmatu matrikularen ordainketa egin baino lehen.  
497 €
622 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 15etik 20ra arte (ez du 17ko ezta 20ko afariak barne) (biko gela)
 
432 €
557 €
OSTATU EXTRA 1  Uztailak 14  + AFARIA + GOSARIA 47 € 47 €
ALOJAMIENTO EXTRA 2 Uztailak 21 + GOSARIA   35 € 35 €

Matrikula maiatzak 1etik aurrera egiten baduzu, hauek dira prezioak:

IKASLEGOA: MAIATZAK 1etik aurrera eginiko MATRIKULAK  
Matrikula mota Federados No Federados
MATRIKULA SOILIK  (ostaturik gabe) 150 €  300 € 
MATRIKULA + BAZKARIAK (afaririk gabe)   222 € 372 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 17tik 22ra arte (ez du 19ko ezta 22ko afariak barne) (banakako gela) Plaza mugatuak. Disponibilitatea konfirmatu matrikularen ordainketa egin baino lehen.    
512 €
662 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 17tik 22ra arte (ez du 19ko ezta 22ko afariak barne) (biko gela)   447 €
597 €
OSTATU EXTRA 1  Uztailak 16  + AFARIA + GOSARIA 47 € 47 €
ALOJAMIENTO EXTRA 2 Uztailak 22  + GOSARIA   35 € 35 €

Matrikula guztiz formalizatua egoteko formularioa beteta eta ordainketa egina egon beharko da. Baita honen agiria formularioan atxikituta ere (k/k ES52 2095 5067 1910 6162 0869)

Baliogabetzen bada, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, 50 € atxikiko dira inskripzio-gastuengatik. Edonola ere, ekainaren 17tik aurrera ezin izango da ziurtatu ostatu-ordainketaren itzulketa.

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek parte hartuko dutenei bidaliko zaizkie.

PARTITURAK ETA IKASLEEN OBLIGAZIOAK

Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.

MATRIKULAZIOA (KORU PILOTUA)

Koru pilotuak 4. mailako ikasleei lagunduko die, eta haien zuzendaritzapean interpretatuko dituzte aukeratutako piezak. Koru pilotuan matrikulatu nahi duten abeslariek FORMULARIOA (KORU PILOTUA) beteko dute, eta EAEk jakinaraziko die behin betiko onartu dituztela. Koru pilotuaren matrikula Koru Zuzendaritzako Akademiaren epe beretan egingo da.

Koru Pilotuko ikasleek errepertorio guztia ikasita ekarri beharko dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu.

Modalitateen prezioak:

KORU PILOTUA: MATRIKULAK  
Matrikula mota Federados No Federados
MATRIKULA SOILIK  (ostaturik gabe) 0 €   60 € 
MATRIKULA + BAZKARIAK (afaririk gabe)   72 € 132 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 15etik 20ra arte (ez du 17ko ezta 20ko afariak barne) (banakako gela) Plaza mugatuak. Disponibilitatea konfirmatu matrikularen odainketa gin baino lehen.    
362 €
422 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 15etik 20ra arte (ez du 17ko ezta 20ko afariak barne) (biko gela)
 
297 €
357 €

Matrikula guztiz formalizatua egoteko formularioa beteta eta ordainketa egina egon beharko da. Baita honen agiria formularioan atxikituta ere (k/k ES52 2095 5067 1910 6162 0869)

Baliogabetzen bada, arrazoi justifikatua ez bada, 50 € atxikiko dira inskripzio-gastuengatik. Edonola ere, ekainaren 17tik aurrera ezin izango da ziurtatu ostatu-ordainketaren itzulketa.

KORU PILOTUAREN PARTITURAK ETA BETEBEHARRAK

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek parte hartuko dutenei postaz bidaliko zaizkie.

Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.

Acerca del autor

koralakeae: