2024 Koru Zuzendaritza Akademiarako GAF LAGUNTZAK

2024 Koru Zuzendaritza Akademiarako GAF LAGUNTZAK

27/02/2024 Albisteak

2024ko 42. KORU-ZUZENDARITZA AKADEMIAN PARTE HARTZEKO GIPUZKOAKO ABESBATZEN FEDERAZIOKO LAGUNTZEN  DEIALDIA

1. artikulua.- Erabaki honen bidez, Gipuzkoako Abesbatzen Elkartearen 2024ko koru- Zuzendaritza Akademian ikaslegoaren parte hartzea handitzeko laguntzen deialdia egiten da.

 

2. artikulua.- Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan federatutako abesbatzen partaidek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan abesbatza ez-profesionala zuzentzeko gaitasuna eskuratu nahi badute. Ez dago adin mugarik laguntza hauek eskatzeko eta 42. Akademiako edozein mailan parte hartzeko izango dira.

 

3. artikulua.- Laguntza hauek matrikularen ordena zorrozki errespetatuz banatuko dira. Horretarako ezinbestekoa da bai matrikula, bai bankuaren ordainketaren agiria aurkeztea, beti ere dagokion aurrekontua edo GAF laguntzen aurkezteko epea amaitu arte.

 

4. artikulua.- GAF laguntza emanez gero, onuradunak matrikulan 50 €ko deskontua edo/eta 100 €ko deskontua ostatu, bazkari (edo garraio gastuetan bakarrik ostaturik ez badu Akademiarako).

5. artikulua.- Eskabideak 2024ko ekainaren 25a baino lehen aurkeztu behar dira, Abesbatzen Elkartearen web atarian horretarako aktibatuko den formularioaren bidez. 

6. artikulua.- Behin aurkezteko epea amaituta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko Juntak begiratuko ditu aurkeztutako hautagaitzak eta Ebazpena emango du. Eskatzaileak Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko Zuzendaritzako Akademiarako beka jasoko balu, GAF Laguntza hau ezingo du jaso eta hurrengo eskatzaileari emango zaio, betiere inskripzioa ordena zorrozki errespetatuz.

7. artikulua.- Gipuzkoako Abesbatzen Fedrazioak Ebazpena eskatzailei jakinaraziko die. Erabakia apela ezina izango da.

8. artikulua.- Ebazpenaren ondoren, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak hautatuei dagokien kopurua bueltatuko die.

9. artikulua.- Deialdi hau interpretatzea Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko Zuzendaritza batzordeari dagokio.

 Interesatzen bazaizu, GAF-LAGUNTZAK FORMULARIO honen bidez eska dezakezu.

Acerca del autor

koralakeae: