Enrique Azurza, 2024ko Koru Zuzendaritza Akademian irakasle

Enrique Azurza, 2024ko Koru Zuzendaritza Akademian irakasle

21/02/2024 Sin categoría

Enrique Azurzak Koru Zuzendaritzako irakasle gisa parte hartzen du gure 2024ko Zuzendaritza Akademian.

Zuzendari artistikoa da Bilboko Koral Elkartean, Tolosako Hodeiertz Abesbatzan eta KEA ahots talde profesionalean, musika koral garaikidean espezializatua.

Koru kantuko irakaslea Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko (EAE) lehendakaria ere izan da.

Koru zuzendaritza ikasi zuen Euskal Herrian eta Stockholmen. Espezializazio ikastaroak egin zituen Eric Ericson eta Carl Høgset-ekin.

1991n Zuzendari Onenaren Saria jaso zuen Varnako (Bulgaria) Nazioarteko Lehiaketan. IFCMk bi aldiz gonbidatu du Musika Koralaren Munduko Sinposiora: Sydney 1996 eta Puerto Madryn (Argentina) 2011.

Zuzendaritza ikastaro, hitzaldi eta mintegi ugari eman ditu. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako musika aholkularia eta Ejea de los Caballerosko Abesbatza Lehiaketako zuzendari artistikoa da.

Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan epaimahaikide izan da.

Acerca del autor

koralakeae: