Deprecated: The each() function is deprecated. This message will be suppressed on further calls in /var/www/vhosts/koralakeae.com/httpdocs/wp-content/plugins/js_composer/include/classes/core/class-vc-mapper.php on line 111
Teresa Apesteguíarekin Haur Koruen Pedagogia Topaketa - Confederación de Coros del País Vasco

Teresa Apesteguíarekin Haur Koruen Pedagogia Topaketa

Teresa Apesteguíarekin Haur Koruen Pedagogia Topaketa

Teresa Apesteguíarekin, haur abesbatzetan espezializatutako profesionalarekin, Pedagogia Topaketa hau proposatzen dizuegu, goiz trinko bakarreko formatu berri batean eta praktiketarako balioko digun haur abesbatza baten (9-12 urte) parte-hartzearekin (Bergarako Musika Eskolako Haur Abesbatza). Teresak txikienekin lan egiteko bere modua hurbilduko digu eta aukera egongo da ikasleek ere abesbatzarekin praktikatzeko.

Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioak Zeharkako Flautan titulatu zuen eta, aldi berean, Kantua ikasi zuen. Haurrentzako abesbatza-pedagogiako eta haur-abesbatzak dinamizatzeko ikastaroak egin zituen, besteak beste, Basilio Astúlez, Ana González, Elisenda Carrasco, Judit Faller eta Junkal Guerrero zuzendariekin.

2001az geroztik, Iruñeko Orfeoiaren Haur Abesbatzako zuzendaria da, eta proiektu garrantzitsuak egin ditu: Josu Elberdinen «Denbora» Eduardo Bazoren eszenarekin, Eva Ugalderen «Tula» eta «PAM y los niños perdidos».
Nafarroako Sinfonikoarekin, La Pamplonesarekin, Iruñeko Gazte Orkestrarekin eta hainbat ganbera talderekin ere lan egiten du.

2022an bere Koru Eskola sortu zuen Iruñeko hainbat ikastetxetan abesbatzak ezarriz.

1999tik Iruñeko Orfeoiko koralista eta Donostiako Orfeoiaren kolaboratzailea da, eta Lorin Maazel, Frühbeck de Burgos, Valery Gergiev… bezalako maisuekin lan egiten du.
Esperientzia handia du musika-irakaskuntzan Nafarroako hainbat ikastetxetan, baita Abesbatzen Federazioan ere.

Abesbatza federazioek eta abesbatzek gonbidatzen dute, tailerrak emateko eta haurrentzako konposizioetan epaimahaikide izateko.

Ikastaroa Bergarako Musika Eskolan emango da, 2023ko abenduaren 3an.

Ordutegiak:

abenduak 13, igandea, 10: 00etatik 14: 00etara.

Matrikula zabalik otrsailaren 26era arte (edo lekuak bete arte):

 

E.H.ko abesbatza federatuko kantariak*

Euskal herriko abebstaza batean EZ federatuak

MATRIKULA

20 €

35 €

* Beharrezkoa da zure abesbatza federatuko kide zarela ziurtatzen duen agiri bat aurkeztea.

Eman izena formulario hau betez.

Edozein kontsulta egiteko idatzi helbide honetara: info@koralakeae.com

Acerca del autor

koralakeae: