
EHGA: entzunaldiak 2024-2025
EHGA (Euskal Herriko Gazte Abesbatza) 2024-2025 denboraldirako entzunaldiak prestatzen ari da, abeslarien talde berria hautatzeko, Esteban Urzelai zuzendari titularraren zuzendaritzapean eta Xabier Mendez zuzendari laguntzaile duela.
EHGAk abesbatzen esperientzia paregabea eskaintzen die euskal abesbatza federatuetako abeslari gazteei, musika koralarekiko motibazio eta ilusio giroan. EHGAn parte hartzeak balio behar du jasoko duzun prestakuntzak eta esperientziak abesbatzarekiko lotura eta konpromisoa indartzeko.
Etapa berri honetan, gainera, jardueraren prestakuntza-izaera azpimarratu nahi dugu, ahots- eta gorputz-hezkuntzaren aldeko apustu are sendoagoa eginez eta 16 urtetik 25era bitarteko kideak onartuz (hau da, 1998 eta 2007 artean jaiotakoak).
Hauek dira 2024ko lehen seihilekorako gutxi gorabeherako datak, apur bat alda daitezkeenak.
2023ko abendua: 26-29 lan intentsiboko asteburua
2024ko otsaila: 2-4 eta 23-25, lan intentsiboko asteburuak
2024ko martxoa: 22-24 lan intentsiboko asteburua
2024ko apirila: 12 lan intentsiboko eguna
2024ko apirilak 13: MATINÉE DE MIRAMON (goizeko kontzertua Euskadiko Orkestraren egoitzan)
2024ko maiatza: lan intentsiboko 24-26 asteburu
2024ko maiatzak 31- ekainak 2: BADEN-BADENGO ABESBATZEN JAIALDIAN parte hartzea (Alemania)
ENTZUNALDIAK irailaren 30ean DONOSTIAN eta urriaren 29an BILBON izango dira eta honetan datzate:
- Bokalizazio oso bat, zure erregistro osoa erakusten duena.
- Kantu, melodia edo kontzertu-aria bat, cappella edo pianoz lagunduta. Guk piano-jolea jarriko dugu, baina izena eman ondoren, abestuko duzun obraren partitura pdf formatuan bidali beharko diguzu.
- F. J. Haydn-en «Alles hat seine Zeit» obran, zure ahotsa abestu, piano laguntzarekin. Hemen DESKARGATU dezakezu.
EHGAn parte hartzeak urteko kuota bakarra eskatzen du, 100 eurokoa, eta aurreikusitako jarduera guztietan parte hartzeko konpromisoa.
Izena eman nahi baduzu FORMULARIO hau bete ezazu.
Informazio gehiago eskatzeko idatzi dezakezu info@koralakeae.com helbidera edo deitu 656 79 07 36 telefonora . ANIMATU!!