
Igor Ijurra, 2023ko Koru Zuzendaritza Akademian irakasle
Igor Ijurra
Igor Ijurra erreferentziako zuzendaria dugu gaur egun. Koru Zuzendaritzan (MUSIKENE, Gabriel Baltés), eta Kantuan Tituluduna hala nola Zuzenbidean.
Iruñeko Orfeoiko zuzendaritza eskuratu zuenetik (2005) abesbatza hau Europa mailako abesbatza sinfoniko amateurren artean ospetsuenetako bat bilakatu da, New Yorkeko Carnegie Hallen (2010), Londoneko PROMSen (2015) eta San Petersburgoko Gau Zurien Festibalean abestu duen Espainiako lehen abesbatza izan delarik. Mundu mailako orkestra ospetsuenekin elkarlanean aritzen da: New York Philharmonic, London Philarmonia Orchestra, London Philharmonic, BBC Philharmonic, San Petesburgoko Mariinsky Orchestra eta Philharmonic Orchestra, zuzendari ospetsuenen gidaritzapean: Esa-Pekka Salonen, Vladimir Jurowski, Yuri Temirkanov, Juanjo Mena, Valery Gergiev eta Rafael Frühbeck de Burgos.
Besteak beste Espainiako Koru Nazionala, RTVEko Abesbatza, Madrileko Komunitateko korua, Iruñeko Ganbera Abesbatza , Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Malagako Orkestra Filarmonikoa zuzendu ditu.
Zuzendaritza ikastaroak, musika koral tailerrak eta hitzaldiak eskaintzen gain abesbatzen lehiaketetan sarritan epaimahai bezala aritzen da.
Lorenzo Ondarra konpositorearen lanen zabaltzailea da eta JAKIUNDEko kide urgazlea da 2019 ez geroztik.
¿Quieres dejar un comentario?
Tu dirección de email no será publicada.