41. KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA 2023
ADI!!! dagoeneko 1. eta 3. Mailak beteta daude. Matrikula 2. mailan edo koru piloto bezela nahi baduzu egin idatziguzu aurretik emailez: info@koralakeae.com
UZTAILAK 17tik 22ra
LEIOA-BIZKAIA,
IRAKASLEGOA:
1.Maila : ISABEL MANTECON
2. Maila : ESTEBAN URZELAI
3. Maila: MIKAEL WEDAR (SUEDIA)
AHOTS TEKNIKA: ABENAUARA GRAFFIGNA
AHOTS TEKNUKA: MARTA UBIETA
CHI KUNG: SANTI SÁNCHEZ
LEKUA:
Atalaia-Claret Egoitza (Leioa-Bizkaia) non bertan ikaslegoak ostatua edukitzeko aukera izango duen.
MATRIKULA:
MATRIKULA: ZUZENDARITZAKO IKASLEGOA
Martxoak 6tik ekainak 30era. Izen ematea FORMULARIO (IKASLEGOA) honen bidez soilik egingo da. Bertan ordain-agiria atxikituko da eta hala bada, EAEn federatuta egotearen ziurtagiria.
APIRILAK 30 arte GOIZTIAR-entzako deskontuak.
Ikusi prezioak, bazkari, afari eta ostatuen xedeak BALDINTZA OROKORRETAN
MATRIKULA: KORU PILOTUA
Koru pilotuak 2 edo 3 Mailako ikasleei lagunduko die beraiek zuzendutako obrak interpretatuz. Koru pilotuko kantariek errepertorioa oso ondo ikasita ekarri behar dute. Halaber, goi mailako irakurleak zein kantariak izan behar dira, koruen munduan eskarmentu handikoak eta saio guztietara eta amaierako kontzertura etortzeko konpromezua hartzen dute.
Matrikulatu nahi duenak (FORMULARIO (KORU PILOTUA) honen bidez egin beharko du. Epea, Akademiako ikasle bezala izen emateko epe berdina da. EAEak notifikatuko dio kantari bakoitzari ea onartua izan den ala ez.
Modalitate ezberdinetako prezioak eta baldintzak BALDINTZA OROKORRETAN ikus ditzakezu.
AMAIERAKO KONTZERTUA :
Koru Zuzendaritzako Akademia, urtero bezala, kontzertu batekin amaituko da non ikaslegoaren aukeraketa batek azalduko du astean zehar ikasitakoa. Kontzertu hau Algortan izango da uztailak 22an 18,00etan.
ZIURTAGIRIAK :
Gutxieneko %ko 90a asistentzia betetzen duten ikasle zein koru pilotuko partaidei bakarrik emango zaie Asistentzi Ziurtagriria, hala eskatzen badute.
BEKAK eta LAGUNTZAK:
1. Mailako ikaslegoarentzat 8 Beka daude. Interesatuta bazaude hona hemen INFORMAZIO GEHIAGO.
2. Gipuzkoan federatutako koru batean abesten baduzu hona hemen GAF LAGUNTZAK
3. Bizkaian federatutako koru batean abesten baduzu hona hemen BAE LAGUNTZAK. (oraindik ez dira atera)
FCEC-EAE HITZARMENA
Lankidetza-hitzarmen bat dago Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako Koru Zuzendaritzako Akademiaren eta Kataluniako Federació d ‘Entitats Corals (FCEC) federazioaren Koru Zuzendaritzako Ikastaroen artean. Hitzarmen horren bidez, erdi-mailako edo maila aurreratuko bi ikaslek, EAEko 2022ko 40. Zuzendaritza Akademiara bertaratutakoen artean aukeratutakoek, beka jaso ahal izango dute FCECek Katalunia 2023an egingo dituen ikastaroetan. (Informazio gehiago)
BALDINTZA OROKORRAK:
Sartu HEMEN 2023ko Koru Zuzendaritza Akademiako baldintza orokorrak irakurtzeko. Gogoratu derrigorrezkoa dela baldintza orokor hauek onartzea izena eman ahal izateko.
¿Quieres dejar un comentario?
Tu dirección de email no será publicada.