Isabel Mantecón, 2022ko Zuzendaritza Akademian irakasle

Isabel Mantecón, 2022ko Zuzendaritza Akademian irakasle

 ISABEL MANTECÓN

Isabel Mantecón gure Zuzendaritzako Akademian irakasle izango da aurten.

Bilbon jaioa, Musikenen Koru-Zuzendaritzan lizentziatua da Gabriel Baltes irakaslearekin,  Leioako Udal Kontserbatorioan pianoan tituluduna eta Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimikan lizentziatua .

Abesbatza zuzendari prestakuntza Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen zuzendaritza ikastaroetan hasi eta T. Brooks, F. Bernius, J. Duijck, eta P. Cao bezalako irakasleekin egindako ikastaroetan osatu zuen.

Donostiako Ofeoi Txikiren zuzendaria izan da, eta Pasaiako Musika Eskolan lan egin zuen zuzendaritza irakasle gisa, non kantu eta abesbatzako saileko arduraduna izan zen.

Koruen zuzendaritza ikastaroetan eta udako seminarioetan irakaslea izan da. Azpimarratzekoa da Euskla Herriko Abesbatzen Federazioan egindako lana baita Catalunyako SCICek antolatutako Haur Koruen Zuzendaritzako ikastaroetan. Euskal Herriko Gazte Abesbatzaren zuzendaria izan da sortu zenetik (2016. urtean) 2019 arte. Baita orfeó Catalàren Cor Infantil eta Cor del Orfeó Catalàren zuzendarien ordezkoa.

Egun, La Garrigako Musika Eskolan eta San Cugateko kontserbatorioan kantu koralaren irakaslea da eta Gironako Diputazioaren Cor de Cambra eta  Bartzelonako La Fuga eta Cor  Jove Sinera abesbatzetako zuzendaria da.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Comments

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Deja un comentario