2022 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak

2022 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak

GOGORATU: Inskripzioa egin ahal izateko ezinbestekoa da  Koru Zuzendaritzako Akademia 2022en Baldintza Orokor hauek irakurtzea eta onartzea (izena emateko inprimakian).

NON EGINGO DA KORU ZUZENDARITZAKO AKADEMIA 2022

Leioako Atalia-Claret Egoitzan egingo da, bertan hartuko dutelarik ostatu ikasleek.

Logelak bikoak edo  banakakoak dira, bainugelarekin, eta ikasteko mahai bat ere badute.

Ikasleak uztailaren 11tik 16 arte ostatu eta bazkarien aukera edukiko dute, baita 10eko gauean sartu ahal izango dira lotara, egun horretarako afari zerbitzua edukiz, eta uztailaren 17ko goizean uztea Egoitza, egun horretarako gosari zerbitzua egongo delarik. (ikusi prezioen xedea beheko koadroan) Ez dago afari zerbitzurik kontratatuta uztailaren 13 (arratsalde librea) eta 16rako. (amiaerako kontzertuaren eguna).

AKADEMIAREN AMAIERAKO KONTZERTUA

Koru Zuzendaritzako Akademia kontzertu batekin amaitzen da urtero. Kontzertu horretan, astean zehar egindako lana erakusten dute ikasle aukeratu batzuk. Kontzertu hori uztailaren 16ko (larunbata) 20:00etan eskainiko da, Algortako parrokian, arratsalde horretan bertan kontzertuaren lekuan entsegu orokor bat egingo delarik.

Amaierako kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da.

MATRIKULA: EGUTEGIA, MODALITATEAK ETA PREZIOAK

MATRIKULAZIO-DATAK (IKASLEAK)

2022eko apirilaren 8tik ekainaren 25 arte. Izena ematea inprimaki hau erabiliz egin beharko da soilik FORMULARIOA (IKASLEAK). (gutxieneko adina: 17 urte). Inprimaki horrekin batera, matrikularen ordainagiria eta, hala badagokio, EAEn federatuta egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko dira.

PREZIOAK

Matrikula mota Federatuak Federatu gabekoak
Zuzendaritza ikastaraoa (ostatu eta bazkaririk gabe)  135 € (apirilak 30 arte)  150 € (maiatzak 1etik aurrera) 260 € (apirilak 30 arte) 300 € (maiatzak 1etik aurrera)
Bazkariak (afaririk gabe) 66 € 66 €
Ostatu osoa 11 tik 16arte (ez adude sartuta 13ko eta 16ko afariak) Gela indibiduala 290 €  290 €
Ostatu osoa 11 tik 16arte (ez daude sartuta 13ko eta 16ko afariak) (Biko gela) 215 € 215 €
Ostatu extra (uztailak 10eko afariarekin eta 17ko gosariarekin ) 20 € egun bat / 40 € bi egun 20 € egun bat / 40 € bi egun

Matrikula guztiz formalizatua egoteko formularioa beteta eta ordainketa egina egon beharko da. Baita honen agiria formularioan atxikituta ere (k/k 2095 5067 19 1061 620869)

Baliogabetzen bada, arrazoi justifikatua ez bada, 50 € atxikiko dira inskripzio-gastuengatik. Edonola ere, ekainaren 15etik aurrera ezin izango da ziurtatu ostatu-ordainketaren itzulketa.

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek parte hartuko dutenei bidaliko zaizkie.

PARTITURAK ETA IKASLEEN OBLIGAZIOAK

Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.

MATRIKULAZIOA (KORU PILOTUA)

Koru pilotuak 3. mailako ikasleei lagunduko die, eta haien zuzendaritzapean interpretatuko dituzte aukeratutako piezak. Koru pilotuan matrikulatu nahi duten abeslariek FORMULARIOA (KORU PILOTUA) beteko dute, eta EAEk jakinaraziko die behin betiko onartu dituztela. Koru pilotuaren matrikula Koru Zuzendaritzako Akademiaren epe beretan egingo da.

Koru Pilotuko ikasleek errepertorio guztia ikasita ekarri beharko dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu.

Modalitateen prezioak:

Matrikula mota Federatuak Federatu gabekoak
Koru Pilotua 0 € 60 €
Bazkariak (afaririk gabe) 0 € 66 €
Ostatu osoa 11tik 16arte (ez daude sartuta 13ko eta 16ko afariak) Gela indibidula 224 € 290 €
Ostatu osoa 11tik 16arte (ez daude sartuta 13ko eta 16ko afariak) Binako gela 149 € 215 €
Ostatu extra (uztailak 10eko afariarekin eta 17ko gosariarekin ) 20 € egun bat / 40 € bi egun 20 € egun bat / 40 € bi egun

Matrikula guztiz formalizatua egoteko formularioa beteta eta ordainketa egina egon beharko da. Baita honen agiria formularioan atxikituta ere (k/k 2095 5067 19 1061 620869)

Baliogabetzen bada, arrazoi justifikatua ez bada, 50 € atxikiko dira inskripzio-gastuengatik. Edonola ere, ekainaren 15etik aurrera ezin izango da ziurtatu ostatu-ordainketaren itzulketa.

KORU PILOTUAREN PARTITURAK ETA BETEBEHARRAK

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek parte hartuko dutenei postaz bidaliko zaizkie.

Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Comments

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Deja un comentario