Deprecated: The each() function is deprecated. This message will be suppressed on further calls in /var/www/vhosts/koralakeae.com/httpdocs/wp-content/plugins/js_composer/include/classes/core/class-vc-mapper.php on line 111
EHGA 2022-2023: Hautaprobak - Confederación de Coros del País Vasco

EHGA 2022-2023: Hautaprobak

EHGA 2022-2023: Hautaprobak

Euskal Herriko Gazte Abesbatzako (EHGA) kide izan nahi baduzu 2022-2023 aldian eta bere proiektuetan parte hartu nahi baduzu, baldintza hauek bete behar dituzu:

1. 1995-2003 bitartean jaioa izatea (biak barne)
2. EAEko abesbatza federatuetako kideek lehentasuna izango dute.
3. Egun hauetan deitutako hautaprobak gainditzea:
                         2022ko otsailaren 26an, larunbata, Bilbon, edo
                        2022ko martxoaren 11, ostirala, Donostian.

Probak doakoak dira.

Proben ordutegiak honako hauek izango dira:

Bilbo: 12,30etatik 20,30etara

Donostia: 10,00etatik 20,00etara

Probak egiteko eguna eta ordutegia eskatu beharko dituzu, FORMULARIO honen bidez izena emanda, eta zurekin harremanetan jarriko gara egun gutxi barru baieztatuko zaizun probaren ordutegia zehazteko.

Zer eskatuko didate probetan?

1. Bokalizazio oso bat, zure erregistro osoa erakusten duena.

2. Kantu, melodia edo kontzertu-aria bakar-bakarrik pianoarekin lagunduta. Guk piano-jolea jartzen dugu, baina izena eman ondoren obra pdf formatuan interpretatzera bidali behar diguzu.

3. Zure ahotsa T L. de Victoriaren O vos omnes partituratik ikastea (1etik 30era arteko konpasak). Pianoak lagunduko dizu beste ahotsak jotzen, baina ez zurea.

Zer konpromiso izango dituzu EHGAko kide hautatzen bazaituzte?

1. Programatzen diren eta laster iragarriko diren lan-topaketa eta kontzertuetara joan beharko duzu.

2. Errepertorioa aldez aurretik prestatu beharko duzu

3. 100 €(EHko abesbatza federatu bateko kide bazara)/ 200€(EHko abesbatza federatu bateko kide ez bazara) urteko kuota ordaindu beharko duzu, ostatu- eta mantenu-gastuak eta hiru hiriburuetatik kontzertuetarako joan-etorriak barne. Ez, ordea, entsegu, aireportu edo bus-aparkalekuetara joateko gastuak, kasuaren arabera, EZ baitaude sartuta.

Matrikula formularioa: (otsailaren 24ra arte irekita)

Edozein kontsulta egiteko idatzi helbide honetara: info@koralakeae.com

Acerca del autor

koralakeae: