2021 Koru Zuzendaritza Akademiarako GAF LAGUNTZAK

2021 Koru Zuzendaritza Akademiarako GAF LAGUNTZAK

07/05/2021 Albisteak 0

DATA BERRIAK: EKAINAK 25 ARTE!!!

2021eko 39. KORU-ZUZENDARITZA AKADEMIAN PARTE HARTZEKO GIPUZKOAKO ABESBATZEN FEDERAZIOKO LAGUNTZEN  DEIALDIA

1. artikulua.- Erabaki honen bidez, Gipuzkoako Abesbatzen Elkartearen 2021eko koru- Zuzendaritza Akademian ikaslegoaren parte hartzea handitzeko laguntzen deialdia egiten da.

 

2. artikulua.- Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan federatutako abesbatzen partaidek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan abesbatza ez-profesionala zuzentzeko gaitasuna eskuratu nahi badute. Ez dago adin mugarik laguntza hauek eskatzeko eta 39. Akademiako edozein mailan parte hartzeko izango dira.

 

3. artikulua.- Laguntza hauek matrikularen ordena zorrozki errespetatuz banatuko dira. Horretarako ezinbestekoa da bai matrikula, bai bankuaren ordainketaren agiria aurkeztea, beti ere dagokion aurrekontua edo GAF laguntzen aurkezteko epea amaitu arte.

 

4. artikulua.- GAF laguntza emanez gero, onuradunak matrikulan 50 €ko deskontua edo/eta 100 €ko deskontua ostatu, bazkari (edo garraio gastuetan bakarrik ostaturik ez badu Akademiarako).

5. artikulua.- Eskabideak 2021eko ekainaren 55a baino lehen aurkeztu behar dira, Abesbatzen Elkartearen web atarian horretarako aktibatuko den formularioaren bidez. 

6. artikulua.- Behin aurkezteko epea amaituta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko Juntak begiratuko ditu aurkeztutako hautagaitzak eta Ebazpena emango du. Eskatzaileak Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko Zuzendaritzako Akademiarako beka jasoko balu, GAF Laguntza hau ezingo du jaso eta hurrengo eskatzaileari emango zaio, betiere inskripzioa ordena zorrozki errespetatuz.

7. artikulua.- Gipuzkoako Abesbatzen Fedrazioak Ebazpena eskatzailei jakinaraziko die. Erabakia apela ezina izango da.

8. artikulua.- Ebazpenaren ondoren, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak hautatuei dagokien kopurua bueltatuko die.

9. artikulua.- Deialdi hau interpretatzea Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko Zuzendaritza batzordeari dagokio.

 Interesatzen bazaizu, GAF-LAGUNTZAK FORMULARIO honen bidez eska dezakezu.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Comments

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Deja un comentario