Fernando Marina, 2021eko Koru Zuzendaritza Akademian irakasle

Fernando Marina, 2021eko Koru Zuzendaritza Akademian irakasle

Fernando Marina Miguel

Fernando Marina Miguelek zuzendaritza ikasi zuen Antoni Ros Marbà eta Salvador Mas maisuekin. Hainbat zuzendaritza-ikastarotan parte hartu du, hala nola International Bartok Seminar Hungarian eta Frantzian Pontalier-eko Academie International.

Profesional moldakorra, opera, errepertorio sinfonikoa eta abesbatza-lanak zuzendu ditu. Bartzelonako Liceuko Kontserbatorioko Ganbera-koruaren sortzailea izan zen, eta AIRTEL abesbatzaren 1999ko sari nazionala eta Cantonigrós 2000 Nazioarteko Musika Jaialdiaren bigarren saria irabazi zituen.

Fernando Marina Coral Cárminaren zuzendaria izan da. Koru horrek Bartzelonako eta Kataluniako Orkestra Sinfonikoarekin lan egin ohi du, eta konpromiso berezia du egile garaikideen errepertorioarekin.

Era berean, Balear Uharteetako Orkestra Sinfonikoko zuzendari laguntzaile eta beste talde batzuetako zuzendari gonbidatu izan da, esaterako I virtuosi di Roma, Bogotako (Kolonbia) Colón antzokiko Orkestra, Iruñeko Pablo Sarasate Orkestra, Vallèseko Orkestra Sinfonikoa, Andorrako Ganbera-Orkestra Nazionala, Empordà-Languedoceko Orkestra Sinfonikoa, Gonçal Comelles Ganbera-Orkestra, Liceuko Musikako goi-mailako kontserbatorioaren Orkestra Sinfonikoa eta beste ganbera-orkestra asko Espainia osoan zehar.

Fernando Marina Orkestra-zuzendaritzako irakaslea izan da Mallorcako kontserbatorioan, eta koru-zuzendaritzako eta zuzendaritza instrumentaleko irakaslea Balear Uharteetako Goi Mailako Kontserbatorioan. Baita Illa de Menorka Ganbara-orkestraren zuzendari titularra, Liceuko Kontserbatorioko Ganbara-orkestrarena eta Bartzelonako Liceuko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Tailerrarena.

Gaur egun, Vila-seca Chamber Orquestraren (Tarragona) eta Simfònica Ciutat d ‘Eivissa Orkestraren zuzendari nagusia da.

Acerca del autor

koralakeae: