2021 Koru Zuzendaritza Akademiako BEKAK

2021 Koru Zuzendaritza Akademiako BEKAK

05/05/2021 Albisteak 0
  • 2021eko KORU-ZUZENDARITZA AKADEMIAN PARTE HARTZEKO BEKEN DEIALDIA
  • 1. artikulua.- Erabaki honen bidez, Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen 2021eko koru- Zuzendaritza Akademian parte hartzeko 8 bekarako deialdia egiten da.
  •  
  • 2. artikulua.- Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea osatzen dutenetako federazio bateko (Arabatxo, Arabako Koruen Federazioa, Bizkaiko Abesbatzen Elkartea, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa eta Iparraldeko Abesbatzen Elkartea) kide diren 17 eta 30 urte bitarteko pertsonek jaso ahal izango dituzte beka hauek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan abesbatza ez-profesionala zuzentzeko gaitasuna eskuratu nahi badute. Plaza horiek zuzendaritza-ikastaroko 1. mailara joateko izango dira.
  •  
  • 3. artikulua.- Oinarri hauetako 1. artikuluan aipatutako plazak Federazio Bazkideen probintzietako bakoitzean bizi diren pertsonen artean banatuko dira, modu ekitatiboan: 2 plaza Araban, 2 Bizkaian, 2 Gipuzkoan eta 2 Iparraldean. Beka eskatzeko epea igaro ondoren probintziaren batetik eskabiderik ez balego, Musika Batzorde Teknikoak beste probintzia batzuetako eskaerak betetzeko aplikatu ahal izango ditu hutsik geratutako horiek. Nolanahi ere, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak beretzat gordetzen du plazaren bat edo guztiak hutsik uzteko ahalmena.
  •  
  • 4. artikulua.- Beka emanez gero, onuradunak ez du matrikula ordaindu beharko 2021eko Zuzendaritza Akademian, eta Abesbatzen Elkarteak bere gain hartuko du Leioako Atalia-Claret egoitzako egonaldi- eta mantenu-gastuen %50a.
  •  
  • 5. artikulua.- Eskabideak 2021eko ekainaren 5a baino lehen aurkeztu behar dira, Abesbatzen Elkartearen web atarian horretarako aktibatuko den formularioaren bidez. 
  •  
  • 6. artikulua.- Abesbatzen Elkarteko Musika Batzorde Teknikoak baloratuko ditu aurkeztutako hautagaitzak, eta Ebazpena emango du egokitzat jotzen dituenetatik aukeratuz. Behar izanez gero, itxaron-zerrenda finkatuko du. Hautagai-zerrendak hautatzerakoan, interesdunek agiri bidez egiaztatutako merezimendu hauek hartuko dira kontuan:

1. Koru federatu baten zuzendaria izatea eta, hala badagokio, antzinatasuna. 2. Musika-ikasketak, gradu eta maila ezberdinetan. 3. Koru federatu baten abeslari izatea eta, hala badagokio, antzinatasuna.

4. Federatu gabeko koru baten zuzendaria izatea eta, hala badagokio, antzinatasuna.

5. Hautagaiek alega ditzaketen beste merezimendu batzuk.  

  • Abesbatzen Elkarteak Ebazpena argitara emango du puntuazioekin eta irizpideekin batera, betiere Datuak Babesteko Legeak xedatutakoa errespetatuz. Erabakia apela ezina izango da.
  •  
  • 7. artikulua.- Ebazpenaren ondoren, Abesbatzen Elkarteko Idazkaritza Nagusiak hautatuei zentzuzko epe bat emango die matrikula egiteko, eta matrikula egin ezean, Itxaron-Zerrendako pertsonei deituko die.
  • 8. artikulua.- Deialdi hau interpretatzea Abesbatzen Elkarteko Presidenteari dagokio.
  •  

 Interesatzen bazaizu, BEKA-FORMULARIO honen bidez eska dezakezu.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Comments

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Deja un comentario