2021 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak

2021 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak

GOGORATU: Inskripzioa egin ahal izateko ezinbestekoa da  Koru Zuzendaritzako Akademia 2021en Baldintza Orokor hauek irakurtzea eta onartzea (izena emateko inprimakian).

NON EGINGO DA KORU ZUZENDARITZAKO AKADEMIA 2021

Leioako Atalia-Claret Egoitzan egingo da, bertan hartuko dutelarik ostatu ikasleek.

Logelak bikoak edo  banakakoak dira, bainugelarekin, eta ikasteko mahai bat ere badute.

Ikasleak uztailaren 12tik 17 arte ostatu eta bazkarien aukera edukiko dute, baita 11ko gauean sartu ahal izango dira lotara, egun horretarako afari zerbitzua edukiz, eta uztailaren 18ko goizean uztea Egoitza, egun horretarako gosari zerbitzua egongo delarik. (ikusi prezioen xedea beheko koadroan) Ez dago afari zerbitzurik kontratatuta uztailaren 14 (arratsalde librea) eta 17rako. (amiaerako kontzertuaren eguna).

AKADEMIAREN AMAIERAKO KONTZERTUA

Koru Zuzendaritzako Akademia kontzertu batekin amaitzen da urtero. Kontzertu horretan, astean zehar egindako lana erakusten dute ikasle aukeratu batzuk. Kontzertu hori uztailaren 17ko (larunbata) 20:00etan eskainiko da, Algortako parrokian, arratsalde horretan bertan kontzertuaren lekuan entsegu orokor bat egingo delarik.

Amaierako kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da.

MATRIKULA: EGUTEGIA, MODALITATEAK ETA PREZIOAK

MATRIKULAZIO-DATAK (IKASLEAK)

2021eko maiatzaren 5tik ekainaren 30 arte. Izena ematea inprimaki hau erabiliz egin beharko da soilik FORMULARIOA (IKASLEAK). (gutxieneko adina: 17 urte). Inprimaki horrekin batera, matrikularen ordainagiria eta, hala badagokio, EAEn federatuta egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko dira.

PREZIOAK

Matrikula mota Federatuak Federatu gabekoak
Zuzendaritza ikastaraoa (ostatu eta bazkaririk gabe)  135 € (maiatzak 25 arte)  150 € (maiatzak 25etik aurrera) 260 € (maiatzak 25 arte) 300 € (maiatzak 25etik aurrera)
Bazkariak (afaririk gabe) 66 € 66 €
Ostatu osoa 12 tik 17arte (ez adude sartuta 14ko eta 17ko afariak) Gela indibiduala 290 €  290 €
Ostatu osoa 12 tik 17arte (ez adude sartuta 14ko eta 17ko afariak) (Biko gela) 215 € 215 €
Ostatu extra gosariarekin (uztailak 11/ 17) 20 € egun bat / 40 € bi egun 20 € egun bat / 40 € bi egun

Matrikula guztiz formalizatua egoteko formularioa beteta eta ordainketa egina egon beharko da. Baita honen agiria formularioan atxikituta ere (k/k 2095 5067 19 1061 620869)

Baliogabetzen bada, arrazoi justifikatua ez bada, 50 € atxikiko dira inskripzio-gastuengatik. Edonola ere, ekainaren 15etik aurrera ezin izango da ziurtatu ostatu-ordainketaren itzulketa.

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek bertan parte hartuko dutenei bidaliko zaizkie, informazio eta material gehigarriarekin batera. Lehen bidalketak apirilaren amaieran egin ahal izango direla aurreikusten da.

PARTITURAK ETA IKASLEEN OBLIGAZIOAK

Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.

MATRIKULAZIOA (KORU PILOTUA)

Koru pilotuak 3. mailako ikasleei lagunduko die, eta haien zuzendaritzapean interpretatuko dituzte aukeratutako piezak. Koru pilotuan matrikulatu nahi duten abeslariek FORMULARIOA (KORU PILOTUA) beteko dute, eta EAEk jakinaraziko die behin betiko onartu dituztela. Koru pilotuaren matrikula Koru Zuzendaritzako Akademiaren epe beretan egingo da.

Koru Pilotuko ikasleek errepertorio guztia ikasita ekarri beharko dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu.

Modalitateen prezioak:

Matrikula mota Federatuak Federatu gabekoak
Koru Pilotua 0 € 60 €
Bazkariak (afaririk gabe) 0 € 66 €
Ostatu osoa 12 tik 17arte (ez daude sartuta 14ko eta 17ko afariak) Gela indibidula 224 € 290 €
Ostatu osoa 12 tik 17arte (ez daude sartuta 14ko eta 17ko afariak) Binako gela 149 € 215 €
Ostatu extra gosariarekin (uztailak 11/ 17) 20 € egun bat / 40 € bi egun 20 € egun bat / 40 € bi egun

Matrikula guztiz formalizatua egoteko formularioa beteta eta ordainketa egina egon beharko da. Baita honen agiria formularioan atxikituta ere (k/k 2095 5067 19 1061 620869)

Baliogabetzen bada, arrazoi justifikatua ez bada, 50 € atxikiko dira inskripzio-gastuengatik. Edonola ere, ekainaren 15etik aurrera ezin izango da ziurtatu ostatu-ordainketaren itzulketa.

KORU PILOTUAREN PARTITURAK ETA BETEBEHARRAK

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek bertan parte hartuko dutenei bidaliko zaizkie, informazio eta material gehigarriarekin batera. Lehen bidalketak maiatzaren amaieran egin ahal izango direla aurreikusten da.

Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Comments

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Deja un comentario