Jarduerak

Abesbatzen Zuzendaritza akademia

Abesbatzen Zuzendaritza ikastaroak bi helburu ditu: abesbatzen zuzendaritzan interesa duten gazteak trebatu eta, esperientzia gehiago duten zuzendariak birziklatu eta euren ezagutza handitzeko aukera eman.

Hezkuntza entitate jakin batzuek maila profesional gorenean lantzen dute abesbatzen zuzendaritza, eta beraz, entitate horiek betetzen ez duten esparruaz arduratzen gara gu.

Ikastaro horretan parte hartu ahal izateko, ikasleak 17 urte baino gehiago izan behar ditu eta musika irakurtzeko gaitasun onargarria izan behar du.

Hiru maila ditu ikastaroak:

  • Lehen maila: oinarrizkoa edo hastapenekoa da. Ikastaroan lehen aldiz izena ematen duten ikasleak edo zuzendaritzan ezagutza pixka bat izan baina oraindik esperientzia handirik ez duten ikasleak sartzen dira maila honetan.
  • Bigarren maila: maila honetan parte hartzen duten ikasleek koru zuzendaritzan duten ezagutza nahiko nabarmena da.
  • Hirugarren maila: maila aurreratua da. Hori amaitzen denean, ikasleak koruak zuzentzeko gaitasun handien jabe izaten dira.

ei egunetako iraupena du ikastaroak eta ikasleen lan erritmoa handia izan ohi da; Abesbatzen Zuzendaritzarako eskola berezituez gain, ahots teknika ere erakusten zaie, banaka edo taldeka, eta zuzendaritzan lagungarri izango zaizkien beste irakasgai batzuk eskaintzen zaizkie.

Aurtengo Zuzendaritza Akademia gehiago nahi baduzu jakin sartu HEMEN.

Euskal Herriko Gazte Abesbatza (EHGA)

Euskal Herriko GazteAbesbatza, Munduko Gazte-Korua, eta koru-erakunde desberdinek antolatutako beste gazte-abesbatzatako proiektuak aintzat hartuta, Euskal Herriko 40 ahots gazte hoberenetakoen aukeraketatik Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen eskutik sortu zen 2016. urtean.

Euskal Herriko Gazte Abesbatzako kide izateko froga zorrotzak antolatzen dira, aldez aurreko koru-esperientzia zabala, soinu-kalitate handiko ahotsak eta musika-irakurketa maila altuak galdatuz.

Musikenen formazioa jasotako Esteban Urzelai eta Isabel Mantecón maisuek elkarlanean zuzentzen dute sortu zenetik, abesbatzak berarengan jarritako itxaropen guztiak gainditu dituelarik.

Euskal Herriko Gazte Abesbatza

2017. urtean Bartzelonan ospatu zen World Symposium on Choral Music-ean aurkeztu zen Euskal egileen abesbatz mistorako 50 obrekin osatutako  ezinbesteko antologia, luxuzko edizio batean.

AHAIRE: Euskal Musika Koralaren antologia

2017. urtean Bartzelonan ospatu zen World Symposium on Choral Music-ean aurkeztu zen Euskal egileen abesbatz mistorako 50 obrekin osatutako  ezinbesteko antologia, luxuzko edizio batean.

Euskal Herria Cantat Ttiki

Iparraldeko lagunekin koru eta kultur trukea sustatu nahi du Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak tailer horren bitartez.

Modu desberdinetan egiten da tailer hori, eta beti Bizkaia, Gipuzkoa edo Arabako haur koruek Iparraldeko kantari edota koruekin parte hartzen dute.

Tailerraz arduratzen diren irakasleek bi partitura proposatzen dituzte. Tailerraren egunean, abesbatzek partitura horiek entseatzen dituzte elkarrekin, irakaslearen zuzendaritzapean. Entsegu horien ondoren kontzertu bat eskaintzen da; abesbatza bakoitzak bere errepertorioaren zati bat kantatzen du eta, bukaeran, koru guztiek elkarrekin prestatutako kantuak kantatzen dituzte.

Pedagogia ikastaroa

Haur Abesbatzen Pedagogia eta Dinamizazio ikastaroa 17 urtetik gorako pertsona helduei zuzenduta dago. Hezkuntzan haurrekin lan egiten duten edota haur abesbatzak zuzentzen dituzten pertsonei bideratutako ikastaroa da.

Modu praktikoan irakasten dira gaiak. Ikastaro honen helburua honako hauxe da: ahots mailan, maila didaktikoan eta pedagogikoan baliabideak eskaintzea, haurrei erakusteko eta helarazteko gaitasuna aberastu dezaten.

Asteburuko ikastaroa izan ohi da, normalean urriaren 12ko zubiarekin bat.