2020 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak

2020 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak

GOGORATU: Inskripzioa egin ahal izateko ezinbestekoa da  Koru Zuzendaritzako Akademia 2020ren Baldintza Orokor hauek irakurtzea eta onartzea (izena emateko inprimakian).

NON EGINGO DA KORU ZUZENDARITZAKO AKADEMIA 2020

Leioako Atalia-Claret Egoitzan egingo da, bertan hartuko dutelarik ostatu ikasleek.

Logelak indibidualak dira, bainugelarekin, eta ikasteko mahai bat ere badute.

Gela partekatzeko bikotekidea izanez gero, BI PERTSONEK jakinarazi behar digute. Horrela egin ezean, Elkarteak banatuko ditu sexu bereko pertsonak gela bakoitzeko.

Ikasleak abuztuaren 20ko gauean sartu ahal izango dira lotara, egun horretarako afari zerbitzua edukiz, eta uztailaren 27ko goizean utzi beharko dute Egoitza, egun horretarako gosari zerbitzua egongo delarik. Ez dago afari zerbitzurik kontratatuta uztailaren 23rako.

AKADEMIAREN AMAIERAKO KONTZERTUA

Koru Zuzendaritzako Akademia kontzertu batekin amaitzen da urtero. Kontzertu horretan, astean zehar egindako lana erakusten dute ikasle aukeratu batzuk. Kontzertu hori abuztuaren 26ko (asteazkena) 19:00etan eskainiko da, zehazteke dagoen inguruko tokiren batetan arratsalde horretan bertan kontzertuaren lekuan entsegu orokor bat egingo delarik.

Amaierako kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da.

MATRIKULA: EGUTEGIA, MODALITATEAK ETA PREZIOAK

MATRIKULAZIO-DATAK (IKASLEAK)

MATRICULA EPEA UZTAILAK 15 arte LUZATU DA

2020ko otsailaren 3tik ekainaren 30eko 17: 00etara. Izena ematea inprimaki hau erabiliz egin beharko da soilik FORMULARIOA (IKASLEAK). Inprimaki horrekin batera, matrikularen ordainagiria eta, hala badagokio, EAEn federatuta egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko dira.

Izena emateko datuak jasotzen dituen inprimakia bidaltzerakoan matrikula ordaindu ez bada (k/k 2095 5067 19 1061 620869), ikasleak 48 ordu izango ditu ordainketa egiteko eta egiaztagiria web-orrian eransteko. Epe hori igaro eta aipatu egiaztagiria erantsi ez bada, inskripzioa ezabatu egingo da.

 PREZIOAK

Matrikula mota Federatuak Federatu gabeak
Koru Zuzendaritzako Ikastaroa 120 € (martxoaren 1a arte) 135 € (apirilaren 1a arte) 150 € (apirilaren 2tik aurrera) 240 € (martxoaren 1a arte) 260 € (apirilaren 1a arte) 300 € (apirilaren 1etik aurrera)
Bazkariak (afaririk gabe) 66 €
Ostatua pentsio osoan 290 €

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek bertan parte hartuko dutenei bidaliko zaizkie, informazio eta material gehigarriarekin batera. Lehen bidalketak apirilaren amaieran egin ahal izango direla aurreikusten da.

PARTITURAK ETA IKASLEEN OBLIGAZIOAK

Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.

MATRIKULAZIOA (KORU PILOTUA)

Koru pilotuak 3. mailako ikasleei lagunduko die, eta haien zuzendaritzapean interpretatuko dituzte aukeratutako piezak. Koru pilotuan matrikulatu nahi duten abeslariek FORMULARIOA (KORU PILOTUA) beteko dute, eta EAEk jakinaraziko die behin betiko onartu dituztela. Koru pilotuaren matrikula Koru Zuzendaritzako Akademiaren epe beretan egingo da.

Koru Pilotuko ikasleek errepertorio guztia ikasita ekarri beharko dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu.

Modalitateen prezioak:

Matrikula mota Federatuak Federatu gabeak
Koru Pilotua 0 € 60 €
Bazkaltzera geratu 0 € 66 €
Ostatua pentsio osoan 224 € 290 €

Izena emateko datuak jasotzen dituen inprimakia bidaltzerakoan matrikula ordaindu ez bada (k/k 2095 5067 19 1061 620869), ikasleak 48 ordu izango ditu ordainketa egiteko eta egiaztagiria web-orrian eransteko. Epe hori igaro eta aipatu egiaztagiria erantsi ez bada, inskripzioa ezabatu egingo da.

Baliogabetzen bada, 60 € atxikiko dira inskripzio-gastuengatik. Edonola ere, ekainaren 15etik aurrera ezin izango da ziurtatu ostatu-ordainketaren itzulketa.

KORU PILOTUAREN PARTITURAK ETA OBLIGAZIOAK

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek bertan parte hartuko dutenei bidaliko zaizkie, informazio eta material gehigarriarekin batera. Lehen bidalketak maiatzaren amaieran egin ahal izango direla aurreikusten da.

Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply