Marta Ubieta 2020ko Koru Zuzendaritzako Akademian irakasle

Marta Ubieta 2020ko Koru Zuzendaritzako Akademian irakasle

Soprano bilbotarra, bertako kontserbatorioan burutu zituen kantu eta piano ikasketak bietan kalifikazio gorenenak eta kantuan karrera amaierako saria lortuz. Bilboko Koral Elkarte ospetsuan hasi zuen bere ibilbidea, gaur egun erakunde horretan ahots teknikako irakasle izanik. Hainbat lehiaketatan sariak jasoak ditu eta La Caixa Fundazioaren eta Gran Teatro del Liceu erakundeen bekak jaso izan ditu. Italian ikasizuen Gianni Mastino maisuarekin, Frantxian M. Downing Whitesell-ekin eta Bilbon Anabel Hernándezekin.

Maiz parte hartu ohi du Espainiako opera-jaialdi garrantzitsuenetan, esaterako, Bilbon A.B.A.O.n, Donostiako Musika Hamabostaldian, Madrilgo “Teatro Real”en, Oviedoko Campoamor aretoan, Valladolideko Calderónen, Sevillako Maestranzan, Bilboko Arriagan, Bartzelonako Lizeoan, Santanderreko Nazioarteko Jaialdian, San Lorenzoko Jaialdian, Granadako Nazioarteko Jaialdian… Hainbat denboralditan Sankt Gallen Suitzako antzokian kantatu zuen, titulu desberdinak landuz: “Rigoletto”, “La Traviata”, “Les Huguenots”, “Der Rosenkavalier”, “Lucia di Lammermoor”, “Norma”, “Zigor”, “Nabucco”, “Salomé”, “Jenufa”, “Le nozze di Figaro””, “Mendi-Mendiyan”, “Der Zwerg”, “L’enfant et les sortilèges”, “Don Pasquale”, “Zar und Zimmermann”, “La Cenerentola”, “Rusalka”, “Manon”, “La bella dormente ne Bosco”, “Die Zauberflöte”, “Hanhauser”, “Der Ferne Klang”, “Aida”, “Iphigénie en Tauride”, “Cosi fan tutte”, “Ariadne auf Naxos”, “Il barbiere di Seviglia”, “La favorite”, “Una cosa rara”, “L’incoronazione di Poppea”, “Lèlisir d’amore”, “Orfeo y Eurídice”, “Die Tote Stadt”, “Adriana Lecouvreur”, “Madama Butterfly”, baita “Orfeo y Eurídice” Granadako Nazioarteko Jaialdian Fura dels Baus taldearekin eta Madrilgo Teatro Realen “La Traviata” Palumbo maisuaren gidaritzapean. Oraintsu Rossiniren “La Cenerentola” interpretatu du A.B.A.O.rekin batera eta Donizettiren “L’Elisir d’amore” Oviedoko Campoamor antzokian, azken horrek arrakasta itzela izan zuelarik publikoaren eta kritikaren artean.

Usandizagaren “Mendi Mendiyan” grabatua du Nexos zigilurako Juanjo Menaren zuzendaritzapean, eta Janáceken “Jenufa” opera DVD formatuan Opus Arte zigilurako Ivor Boltonen zuzendaritzapean Madrilgo Teatro Realen. 

Oratorio mailan Brams maisuaren “Ein Deutsches Requiem” obrarekin egin zuen debuta. Era berean kantatuak ditu besteak beste: Magnificat (Bach), Requiem (Fauré eta Mozart), Exultate Jubilate (Mozart), Gloria in Re eta Magnificat (Vivaldi), Nelsonmesse eta Stabat Mater (Haydn), Carmina Burana (Orff), Petite Messe Sollennelle (Rossini), Carmina Burana “Elats de voix” Frantziako Auch hiriko jaialdian, Koroatze Meza (Mozart) Santanderrreko Jaldian, Te Deum (Bruckner) M.A. Gómez Martínez maisuarekin, Te Deum (Dvorak), Elias (Mendelssohn) B.O.S.ekin Juanjo Menaren zuzendaritzapean, berriro ere orkestra horrekin eta Bilboko Koral Elkartearekin Carmina Burana (Orff), 9. Sinfonia (Beethoven) Yaron Traub maisuarekin, Gloria (Poulenc), Udaberriko sinfonia (Britten), Koroatze Meza (Mozart) Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin J. Märkl maisuaren zuzendaritzapean eta Te Deum (BrucknerI) Erik Nielsen maisuarekin. Oraintsu hainbat kontzertu eskaini ditu J. Rutter musikagilearen “The children Mass” interpretatuz, John Rutter beraren zuzendaritzapean.

Era berean Espainia osoan zehar kontzertu ugari eman ohi ditu eta zarzuelako hainbat obraren protagonista izan da: El caseríoLa tabernera del puertoMarinaBohemiosKatiuskaLa pícara molineraEl cabo primeroLuisa FernandaEl huésped del SevillanoLa monteríaEl último románticoLa dogaresaLos sobrinos del capitán Grant

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply