Enrique Azurza, 2020ko Koru Zuzendaritza Akademian irakasle

Enrique Azurza, 2020ko Koru Zuzendaritza Akademian irakasle

KEA Ahots Taldearen, aintzinako musikan eta musika garikidean espezializatua den taldea,  zuzendari eta sortzailea da.

Bilboko Koral elkartearen zuzendari artistikoa da 2016ko apirilaz geroztik, eta Tolosako Hodeiertz abesbatzaren zuzendaria 1985etik. Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzaren zuzendari izan zen 1999 eta 2016 artean, baita Aragoiko Institutu Koralaren abesbatzarena 1993 eta 2003 artean ere. Besteak beste, RTVE Abesbatzaren eta Stockholmeko St. Jacobs Kammarkör abesbatzaren zuzendari gonbidatua izan da.

Koru Zuzendaritza ikasi zuen, Euskadin eta Stockholmen, Anders Eby-rekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka bati esker. Espezializazio-ikasketak egin zituen, Eric Ericson eta Carl Högset irakasle zirela.

Koru Musikaren Nazioarteko Federazioak birritan gonbidatu zuen Koru Musikaren Munduko Sinposiora: Sydneykora (1996) eta Argentinako Puerto Madrynekora (2011).

Abesbatzen zuzendari eta prestatzaile gisa, askotariko errepertorioei heltzen die, aintzinako musikatik garaikidera, a cappela musikatik errepertorio sinfoniko-koralera, ganbera-koru amateurrekin, bakarlarien ahots taldeekin zein abesbatza handiekin. Hogeita hamar urtetik gorako ibilbidean, ezin konta ahala jaialditan eta agertokian zuzendari aritu da, eta estatuko  nahiz atzerriko sari asko jaso ditu. Grabaketa askotan parte hartu du, halaber.

Kantu koraleko irakaslea da Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, eta zuzendaritzako ikastaroak ematen ditu, hitzaldi eta mintegiez gain.

Ejea de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketaren zuzendari artistikoa da eta musika-aholkularia Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan, baita 2017an bartzelonan egin zen Koru Musikaren Munduko Sinposioan ere.

Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen presidentea da, eta epaimahaiko kide izan ohi da tokiko eta atzerriko jaialditan: Tolosa, Arezzo (Italia), Debrecen (Hungaria), Tours (Frantzia), Varna (Bulgaria), Marktoberdorf (Alemania), Montreux eta Neuchâtel (Suitza), Maasmechelen (Belgika), Busan (Hego Korea) eta Hong Kong (Txina).

Con

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply