Janete Costa Ruiz (Portugal) pedagogia ikastaroko irakaslea

Janete Costa Ruiz (Portugal) pedagogia ikastaroko irakaslea

Kantuan tituluduna Musikaren eta Arte Eszenikoen Goi-Eskolan. Haur-koruetan dihardu, interes berezia eskainiz haurren koruetarako musikagintza garaikideari eta mugimenduari nahiz metaforei garapen artistikorako eta aukera musikalen hedapenerako koruko lanaren estrategia orohartzaile gisa. Jovens Cantores de Guimarães abesbatza sortu eta zuzentzen du 2011 urteaz geroztik, beraiekin lan handia egin duelarik tokiko eta nazioarteko mailan.

Era berean, abeslari gisa, batik bat ganberarako errepertorioa landu du eta hainbat ahots talde eta abesbatzatan parte hartu du (Ensemble Clepsydra, Grupo de Câmara do Porto, Coral de Letras, Coro Casa da Música) horiekin kontzertu eta jaialdietan parte hartuz Portugalen, Espainian eta Erbeheretan.

Artearen Historian lizentziatua (Oportoko Unibertsitatea), Musika-Zientziatan maisu (Coimbrako Unibertsitatea) eta Musika Hezkuntza espezialitatean Haur-Ikasketan doktorea (Minhoko Unibertsitatea – 2019). Hainbat artikulu ditu argitaratuak korurako pedagogiaz eta korua erakunde performatibo gisa gaiaz.

Minhoko Unibertsitatean irakasle gonbidatua da. Guimarãeseko Kontserbatorioan ematen ditu eskolak.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply