Miren Urbieta Vega 2019ko Zuzendaritza Akademian irakasle

Miren Urbieta Vega 2019ko Zuzendaritza Akademian irakasle

MIREN URBIETA VEGA, sopranoa

Abeslari Errebelazio Saria irabazi zuen 2015eko “Teatro Campoamor Sariketa Lirikoan”, Nuria Espertek ekoitzitako Turandot obrako Liu-ren paperean egindako debut arrakastatsuagatik (OLBE). Soprano donostiar honek irabazi ditu beste sari batzuk ere: Espainiako abeslari onena “Francesc Viñas 2014ko Kantu Lehiaketan”, Bigarren Saria “Bilboko Nazioarteko 2012ko Kantu Lehiaketan”, eta Hirugarren Saria “Concours Médoc Bordeaux 2016” lehiaketan.

2014an debutatu zuen Gran Teatre del Liceu aretoan, La Traviata obrako Annina-ren paperean. Harrezkero, beste hainbat pertsonaia interpretatu ditu: Don Giovanni obrako Zerlinaren papera jokatu zuen Donostiako Musika Hamabostaldian eta OLBEn eta Faust obrako Marguerite Oviedoko Operan 2016an. Orobat interpretatu du Armindaren papera Mozarten La Finta Giardiniera obran eta parte hartu du El Caserío, Katiuska, Luisa Fernanda eta Los Gavilanes zartzueletan.

Sorozabalen Juan José operaren mundu mailako estreinaldian parte hartu du, Usandizagaren La llama grabatu du Deutsche Grammophon etxearentzat eta Valtinoni-ren Pinocchio estreinatu zuen Espainian.

Hainbat orkestrekin abestu du: Euskadiko Orkestra, Bilboko Orkestra, Valentziako, Orquestra de la Comunitat Valenciana, Orquesta Académica, Orquesta Filarmonía de Madrid, etab.

Oratorioa (Deutsches Requiem, Brahms-ena, Vivaldi, Bach, Mozart, Dvorak, Fauré, Rutter, e.a.) lantzen du, eta baita ere ganbera-musika, Easo (sopranoa, tronpeta eta organoa) eta Aldaxka (sopranoa, klarinetea eta pianoa) hirukoteetako kide baita. Gainera, lied errezitaldiak ere eskaintzen ditu (2015ean, Arriaga Antzokian Antón García Abril-en Kantu triptikoaren estreinaldi absolutuan parte hartu zuen), eta horrekin batera Berg eta Straussen hainbat lied kantatu ditu. Errepertorio sinfonikoa ere landu du: (Mahler-en 4. Sinfonia; Chaussonen Poeme de L´Amour et de la Mer; Bheetoven-en Ah, perfido!, Misa Solemnis eta 9. Sinfonia, eta Juan Carlos Pérez Deitzen dizut, Virgilio obraren estreinaldi mundiala.

Euskal Musikarekiko duen zaletasuna medio (Guridi, Sorozábal, Garbizu, Isasi, Lavilla), IBS Classical zigilurako diska bat grabatu du Rubén Fernández Aguirre pianojolearekin batera.

Kantu ikasketetan lizentziatu zen 2010ean Musikenen, Euskadiko Goi-mailako Musika Zentroan. Geroztik, Maite Arruabarrena mezzosopranoarekin, Enrique Ricci eta Maciej Pikulski errepertorio-egileekin, eta Horacio Rodriguez Aragón eszena zuzendariarekin ikasi du. Jaime Aragall, Carlos Álvarez, Isabel Monar, Enedina Lloris, Ana Luisa Chova, Montserrat Caballé eta Mirella Freni-ren maisu-eskolak jaso ditu. Valentziako Palau de les Arts-eko Plácido Domingo Hobekuntza Zentroan osatu du bere prestakuntza, Alberto Zedda-ren zaintza artistikopean, eta J. M. Pérez Sierra, Gianni Fabrini, Jocelyne Dienst eta Roger Vignoles maisuekin lan eginez.

 

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply