Jesús García Aréjula 2019ko Zuzendaritza Akademian irakasle

Jesús García Aréjula 2019ko Zuzendaritza Akademian irakasle

22/03/2019 Albisteak 0

Jesús García Aréjula baritonoa Ahots Teknikako irakasle izango da elkarren segidako bi urtez 2019ko gure Zuzendaritza Akademian.

Donostiako Orfeoiari lotutako familia batetan jaioa, Donostiako Kontserbatorioan amaitu zituen musikako ikasketak, bere sorterrian, eta bertan lortu zituen era berean ingeniari industrial titulua eta Ekonomia-doktoregoa.

Antzinako musikan eta Barrokoan nabarmena da, oratorio klasikoan eta erromantikoan ere asko aritu delarik. Bere errepertorioan J. S. Bachen kantata asko dago, baita Purcell, Häendel, Mozart eta beste batzuen operak eta oratorioak ere. Musika Garaikidea ere lantzen du bere interpretazioetan. Horrela, 2015. urtean “A campo abierto” Irene González Quero egilearen opera-kantata estreinatu zuen Madrilgo Teatros del Canal zentroan, eta 2016.ean Gabriel Loidiren “Balea” obra Musikasten. Bakarlari gisa hainbat jaialditan parte hartu izan du, nazionalak nahiz nazioartekoetan: Ravenna eta Cremonako (Italia) Jaialdiak, Friburgoko (Suitza) Festival de Musiques Sacrées, Donostiako Musika Hamabostaldia, Maastrichteko (Holanda) Musika Sakratuaren Jaialdia, Laus Polyphoniae Jaialdia Anberesen (Belgika), Île de France Jaialdia eta Noirlac Abadiako Jaialdia (Frantzia) eta St. Wenceslas Music Festival Ostrava hirian (Txekiar Errepublika). Iragan 2017an Monteverdiren Orfeo obraren Zaragozako estreinaldian parte hartu zuen Apolloren paperarekin, eta Londoneko (Ingalaterra) Wallace Collectioneko Echoes Jaialdian. 2018. urtean Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean J.S. Bach maisuaren BWV 232 Si Minorreko Mezaren interpretazioan parte hartu du, Bilboko Ars Sacrum Jaialdian, Madrilgo Arte Sakratuaren Jaialdian eta Centro Nacional de Difusión de la Música erakundeak antolatutako kontzertu-zikloan.

Talde espezializatu desberdinekin aritu izan da, hala nola, Accademia del Piacere, Músicos de Su Alteza, La Bellemont, Academy or Ancient Music, Il Gardellino, Conductus Ensemble, La Grande Chapelle edo Hippocampus, eta parte hartuz Lauda, K 617, Arsis, RTVE eta Alpha zigiluetarako grabazioetan. 2017. urteaz geroztik ahots teknikako arduradun da Donostiako Orfeoian. 

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply