Isabel Mantecón, 2019ko Zuzendaritza Akademian irakasle

Isabel Mantecón, 2019ko Zuzendaritza Akademian irakasle

 ISABEL MANTECÓN

Laugarren urtez Isabel Mantecón gure Zuzendaritzako Akademian irakasle izango da aurten.

Musikenen Koru-Zuzendaritzan lizentziatua da Gabriel Baltes irakaslearekin, Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimikan lizentziatua eta Leioako Udal Kontserbatorioan pianoan tituluduna.

Abesbatza zuzendari prestakuntza Euskal HErriko Abesbatzen Elkartearen zuzendaritza ikastaroetan hasi eta F. Bernius, J. Duijck, M. Brewer, T. Brooks, C. Marchand eta P.Cao bezalako irakasleekin egindako ikastaroetan osatu zuen. Gainera, gazte eta haur abesbatzen inguruko hainbat seminariotan parte hartu du. 1998ean Europako Gazte Abesbatzeko kide izan zen, eta 2002an COACEkoa.

8 urtez Donostiako Ofeoi Txikiren zuzendaria izana da, eta 2013 arte Pasaiako Musika Eskolan lan egin zuen zuzendaritza irakasle gisa, non kantu eta abesbatzako saileko arduraduna izan zen eta Pasaia Txiki, Pasaiatxo, Pasaia Gaztea eta Pasaia Abesbatza zuzendu zituen. Haur abesbatzen inguruko hainbat ikastaro eman ditu, aurten adibidez Kataluniako Haur Abesbatzentzat eta Arabatxorentzat, eta Orfeó Català-ren Haur Abesbatzaren Urte Berriko Kontzertua zuzendu du.

Egun Llinars del  Vallés, San Cugat eta La Garrigako Musika Eskoletan lanean dabil, hainbat abesbatza zuzentzen. San Feliu de LLobregateko Crescendo abesbatzako zuzendaria da.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply