Nuria Orbea, 2019ko Zuzendaritza Akademian irakasle

Nuria Orbea, 2019ko Zuzendaritza Akademian irakasle

Soprano bilbotarrak bere jaioterriko Kontserbatorioan ikasi zuen kantua eta Salzburgeko Mozarteum Unibertsitatean eskuratu zuen gradua Lied eta Oratorioan, ganbera-musikan espezialitatea Hartmut Höll eta Mitsuko Shirai maisuekin. Eremu desberdinetan burutu du hobekuntzako eta ahots-formazioko hainbat ikastaro. Gainera, Alcaláko Unibertsitatean ahots profesionalaren Patologia eta Errehabilitazioko Masterra amaitu du.

Bakarlari gisa gure geografia osoan zehar eta herrialde desberdinetan ibilia da: Austria, Alemania, Frantzia, Portugal, Maroko, Andorra, EEBB, Israel eta Chipre; nazio mailan nahiz nazio artean ospe handiko jaialdietan: Santanderreko Nazioarteko Jaialdia, Roque d’Anthéroneko Nazioarteko Piano Jaialdian; Nanteseko La Folle Journée jaialdian, Lisboako Festa da Música Jaialdian; Israelgo Ganbera-Musikaren Zikloan; Bilboko Musika-Música Jaialdian, Leóngo Festival de Música Española Jaialdian, Boston Guitar Festival jaialdian eta Eivissako Festival Nits de Tanit jaialdian.

Opera eremuan Dido & Eneasekin egin zuen debuta, geroago eskenara eramango zuen opera “Roses de Gos” titulupeko produkzio berri batean Reusen eta Andorran. Chimgau Musik Festival jaialdian Madame Butterfly produkzioan kantatu zuen Münchner Symphonikerrekin eta H.M. Förster-ekin. ABAO-OLBE denboraldian Rigoletto, Diálogos de Carmelitas, La Bella Durmiente, Elektra, Battaglia di Legnano, Trovatore eta Aroldo produkziotan hartu du parte. Maisu handien gidaritzapean aritu izan da: Juanjo Mena, Renato Palumbo, Aldo Cecatto, Donato Renzetti, Fabrizio Carminati, Antonio Pirolli, Gorka Sierra eta Pablo Heras, besteak beste.

Mezak, oratorioak eta errepertorio sinfonikoa interpretatu ditu Marokoko Orkestra Sinfonikoaren, Málagako Orkestra Filarmonikoaren eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren denboraldi desberdinetan, Sinfonía Varsovia, Orquesta Sinfónica del Vallés, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Madrilgo Orquesta Acádemicarekin ere kolaborazioak eginaz. Ganbera-musikarekiko ardurak musika barrokoko taldeekin elkarlanean aritzera eraman du: Conductus Ensemble, Il Cimento dell’Armonia, Euskalbarrokensemble eta Trío Terzetto 21, Antzinako Musikaren Logroñoko Astean, Antzinako Musikaren Málagako Zikloan, Antzinako Musikaren Zenarruzako Zikloan, Tardor de Paiportako Zikloan edo Arrasateko Udaberri Musikaldian.

Horretaz gain, Lied errezital ugari eskaini ditu areto desberdinetan, Bartzelonako Caixa-Forum Entzunaretoan, Madrilgo Juan March Fundazioan, Sitgeseko Nazioarteko Musika Jaialdian, Madrilgo Conde Duque entzunaretoan, Santa Cristina d’Aroko Ganbera-Musika Jaialdian, Leóngo Entzunaretoan, Salzburgoko Wiener Saal aretoan, Bostongo Jordan Hall Entzunaretoan, Tel Aviveko Enav Entzunaretoan, Nicosiako Passydys Entzunaretoan, BOSen ganbera-Zikloan Bilboko Euskalduna Jauregian eta Eivissa en Do Mayor Zikloan.

Pedagogia alorrean kantua irakatsi du Euskal Herriko zentro desberdinetan, baita Musikene Musika Ikastegi Gorenean eta Bilboko Kontserbatorio Profesionalean ere. Gaur egun kantuaren eta ahots artistikoaren bere Estudio propioan irakasten du, Bilbon.

Aldi berean, Susana Ruiz mediku Foniatraren Kontsultan, Bilbon, ahots kantatuaren errehabilitazioan lan egin du. Gaur egun “Otovoz Bizkaia” talde profesionaleko kide da Durangoko Poliklinikan, ahotsaren errehabilitazioan.

Switrecords diskoetxerako Roses de Gos CDa grabatu du, eta Verso diskoetxerako La Nave de los Locos CDa, Eduardo Morales Caso musikagilearen kantekin.

Lehenengo urtea du gure Zuzendaritza Akademian Ahots Teknikako irakasle gisa.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply