EUSKAL HERRIKO GAZTE ABESBATZA 2018

EUSKAL HERRIKO GAZTE ABESBATZA 2018

Aurtengo Gazte Abesbatzean parte hartzeko hautafrogetan izena emateko hemen klikatu


Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Euskal Herriko Gazte Abesbatza sortu zuen 2016. urtean, Munduko Gazte Abesbatza, Europako Gazte Abesbatza eta abesbatza federazioek antolatutako hainbat gazte abesbatzen ildo berean. Bere lehen urtetan arrakasta handia izan du eta kritika itzelak jaso ditu.

18 eta 26 urte arteko euskaldunen artean ahotsik onenak hautatu nahi ditugu, kalitate handiko obra batzuk lantzeko nazioko zein nazioarteko pertsona entzutetsuen zuzendaritzapean. Gainera, ahots teknikako irakasleak izango dituzte.

Hirugarren deialdian, Euskal Herriko Gazte Abesbatzak proiektu hauek burutuko ditu:

-TOLOSAKO ABESBATZEN LEHIAKETAKO AMAIERAKO KONTZERTUA. (2018ko azaroak 4ean) Hori prestatu ahal izateko urriak 27/28an Gasteizeko Katedraleko aterpetxean egingo da asteburu trinko bat eta azaroak 4ean ere egun osoko lan eguna izango da.

– EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRAREKIN BATERA (EGO) egingo diren kontzertuak. Prestatuko den obra:    Rutter-en Magnificat  Juanjo Ocón orkestra eta Esteban Urzelai abesbatza zuzenduaz.

– Abenduak 23, egun osoko entsegua. Lekua konfirmatzeke.

– Abenduak 29, Eibarren, arratsaldeko entsegua (15,00-16,00-ak, ahotsak bakarrik eta 19,00-22,00ak Juanjo Oconekin)

– Abenduak 30, Eibarren, arratsaldean, orkestrarekin entsegua.

– Urtarrilak 2,  17:00etan, Eibarren, entsegu orokorra.

– Urtarrilak 3, Victoria Eugenia Antzokian (Donostia) kontzertua.

– Urtarrilak 4, Principal antzokian (Gasteiz) kontzertua

– Urtarrilak 5, Euskalduna Jauregian (Bilbao) kontzertua

– MIRAMONGO MATINEETAN KONTZERTUA Euskadiko Orkestrak antolatua (EO)

Egitaraua: LUMEN ET UMBRA / ARGITZALAK:  XX eta XXI.mendeetako musika korala.

– Otsailak 9-10: lan trinkoko asteburua.

– Martxoak 9-10: lan trinkoko asteburua

– Martxoak 29, arratsaldez, Miramonen entsegua
– Martxoak 30, goizez entsegu orokorra. 11etan kontzertua

Proiektuan parte hartzeko, 16 eta 28 urte arteko EAEn federatutako abeslariak irailak 28an  17.00etan Donostian,  eta urriak 7an 11,00etan Bilbon egingo diren hautafrogetan parte hartzera gonbidatzen ditugu.

Horretarako, interesatuek irailak 26 arte  formulario hau bete eta honako partiturak prestatu beharko dituzte: Madrigal eta La nuit en mer.  Audizioetan bokalizazio labur bat ere egin beharko dute.

Hautapena eginda, eta proiektuan bere partehartzea baieztatzeko, hautatuek 30€ ordaindu beharko dituzte matrikula kontzeptuan, emango zaien epe eta kontu korrontean. Elkarteak bere gain hartuko ditu kontzentrazioko ostatu eta janari gastuak eta kontzertura joateko garraio gastuak.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply