2018 Zuzendaritza Akademia

2018 Zuzendaritza Akademia

XXXVI ZUZENDARITZA AKADEMIA

Izen-ematea formulario hauen bidez egin daiteke: 1) Zuzendaritza Ikastaroa 2) Koru Pilotua

IRAKASLEAK

  1. MAILA: ISABEL MANTECÓN

Musikenen Koru-Zuzendaritzan lizentziatua da Gabriel Baltes irakaslearekin, Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimikan lizentziatua eta Leioako Udal Kontserbatorioan pianoan tituluduna.

Abesbatza zuzendari prestakuntza Euskal HErriko Abesbatzen Elkartearen zuzendaritza ikastaroetan hasi eta F. Bernius, J. Duijck, M. Brewer, T. Brooks, C. Marchand eta P.Cao bezalako irakasleekin egindako ikastaroetan osatu zuen. Gainera, gazte eta haur abesbatzen inguruko hainbat seminariotan parte hartu du. 1998ean Europako Gazte Abesbatzeko kide izan zen, eta 2002an COACEkoa.

8 urtez Donostiako Ofeoi Txikiren zuzendaria izana da, eta 2013 arte Pasaiako Musika Eskolan lan egin zuen zuzendaritza irakasle gisa, non kantu eta abesbatzako saileko arduraduna izan zen eta Pasaia Txiki, Pasaiatxo, Pasaia Gaztea eta Pasaia Abesbatza zuzendu zituen. Haur abesbatzen inguruko hainbat ikastaro eman ditu, aurten adibidez Kataluniako Haur Abesbatzentzat eta Arabatxorentzat, eta Orfeó Català-ren Haur Abesbatzaren Urte Berriko Kontzertua zuzendu du.

Egun Llinars del  Vallés, San Cugat eta La Garrigako Musika Eskoletan lanean dabil, hainbat abesbatza zuzentzen. San Feliu de LLobregateko Crescendo abesbatzako zuzendaria da.

  1. MAILA: ESTEBAN URZELAI

Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako piano tituluduna da eta Musikenen Koru-Zuzendaritzan Gabriel Baltés maisuarekin. Bere ikasketak Musikenen Orkestra Zuzendaritza ikasten osatu zituen, Arturo Tamayo maisuarekin, Enrique Garcia Asesnsio eta Manuel Valdiviesorekin hasi ondoren. J. Duijck, E. Azurza, J.M. Tife, L. Heltay, V. Miskinis eta J. Casasekin hainbat ikastarotara joan da.

1996 eta 2009 artean Oñatiko Ganbara Abesbatzako zuzendari izan zen, eta abesbatza honekin sari anitz irabazi zituen, zeinen artean bereziki aipatzekoak diren 2004ko Abesbatzen Sari Nazional Nagusia.  2004an Donostiako Orfeoiaren arrobiaren ardura hartu zuen eta 2007ik Donostiako Orfeoiaren zuzendariorde artistikoa da.

Abeslari bezala, hainbat ahots taldeko kide izan da (Conductus Ensemble, KUP Taldea, KEA Ahots Taldea) eta Europako Gazte Abesbatzan eta Internationale Bächakademie Stuttgart abesbatzan parte hartu du, F. Bernius, J. Prinz, F. Sjöberg, M. Guinand edo H. Rilling bezalako zuzendariekin

Zuzendaritza eta interpretazio ikastaro ugari eman ditu:

  • Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin aktiboki dabil elkarlanean, eta irakasle gonbidatua izan da hainbat haur abesbatzen Tailerretan eta gazte abesbatzen Tailerretan.
  • Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak 2011ean antolatutako Kantaldi Irekiko irakasle izan zen, Javier Busto eta Juan Pablo de Juan zuzendariekin batera.
  • Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko Zuzendaritza Akademiako irakasle izan da 2012tik, eta Camerata ad Libitumek 2004 eta 2006an antolatutako ikastaroetako Zuzendaritza irakasle izan zen.
  • Abesbatzekin interpretazio tailerrak egin ditu, hala nola Villanueva de la Serena (Badajoz)eko Arte Vocalekin edo Malagako Unibertsitateko Orfeoiarekin.
  1. MAILA: JOSEP VILA I CASAÑAS

Kataluniako eta Espainiako abesbatza zuzendari entzutetsuenetariko bat da. Bere espezialitatea a capella errepertorioa eta garai guztietako musika sinfoniko korala dira. Abesbatza-zuzendaritzan eta musikagintzan egindako lan sakonak kritikaren eta publikoaren aintzatespena ekarri dizkio

Orfeó Catalàren zuzendari izan da (1998-2016), Cor de Cambra del Palau de la Música Catalanarena (2011-2016), Coro de Radiotelevisión Españolarena (2007- 2010), Cor Lieder Càmerarena (1990-2006) eta Coral Càrminarena (1991-1995).

Estatuko zein atzerriko beste zeinbat abesbatzekin ere elkarlanean egon da, hala nola Coro Nacional de España, Suediako Irratiko Abesbatza, Donostiako Orfeoia, Budapesteko Franz Liszt Akademiako Abesbatza, Coro Juvenil Nacional Simón Bolívar de Venezuela, Orquesta de Radiotelevisión Española, Orquestra Barroca Catalana, Orquesta Clásica Nacional de Andorra, Academia 1750, Orquestra Sinfónica del Vallès eta Orquesta Sinfónica de Málaga. Abesbatza prestatzaile bezala nazioarteko zuzendari nagusiekin egin du lan: Daniel Barenboim, Daniele Gatti, Simon Rattle, Gustavo Dudamel, Marc Minkowski, Jean-Christophe Spinosi, René Jacobs, Lorin Maazel, Helmuth Rilling eta Franz Brüggen, esaterako.

Musikagile bezala batez ere ahots eta instrumenturako musika lantzen du, eta haur eta gazte abesbatzentzako, a capella abesbatza mistorako eta abesbatza eta orquestarako obra askoren egile da. Mundu mailan gehien interpretatzen diren obren artean Sanctus-Benedictus (1992) eta Salve Regina (2001) dira aipatzekoak.

Berriki idatzitako lanen artean mezzo-soprano, abesbatza eta orkestarako idatzitako Te Deuma, a capella abesbatza bikoitzerako Sanctus-Benedictus Meza eta lau solita, abesbatza eta orkestarako Veni Creator Spiritus oratorioa dira aipatzekoak, azken hau Bartzelonako Palau de la Músican lehen aldiz eman zelarik 2016 urtean.

2005tik ESMUC Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan abesbatza zuzendaritza irakasle da. Tailler, mintegi eta eskola magistralak ematen ditu europa eta latinoamerikako hainbat hiritan.

AHOTS TEKNIKA: JESUS GARCIA ARÉJULA

Donostiako Orfeoiari lotutako familia batean jaioa, musika ikasketak bere jaioterria den Donostiako Kontserbatorioan amaitu zituen, non Industria Ingienari titulua eta Ekonomian Doktoretza ere lortu zituen.

Aintzinako musikari eta musika barrokoan egindako lana da bereziki aipagarria, oratorio klasiko eta erromantikoak maiz egiten baditu ere. Bere errepertorioan J.S.Bachen kantata ugari eta Purcell, Handel, Mozaet eta beste hainbaten opera eta oratorioak daude. Musika Garaikidea ere lantzen du: 2015ean Irene González Quero-ren  “A campo abierto” opera-kantata estreinatu zuen Madrilgo Teatros del Canal-en eta 2016an Gabriel Loidiren “Balea” Musikasten. Nazioko zein nazioarteko jaialdi ugarietan abeslari solista izan da, besteak beste  Italian Ravenna eta Cremonako Jaialdietan, Suizan Friburgoko Musiques Sacrées Jaialdian, Donostiako Musika Hamabostaldian, Holandan Maastrichtko Musika Sakratuko Jaialdian, Belgikan Amberesko Laus Polyphoniae Jaialdian, Frantzian Île de France eta Noirlac-eko Abadiako Jaialdietan eta Txekian Otrava-ko St Wenceslas Music Festival Jaialdian. 2017an Zaragozan egin zen Monteverdiren Orfeo-ren estreinaldian parte hartu zuen Apollo-ren papera eginaz, eta baita Londresen Wallace Collection-en Echoes Jaialdian ere. 2018an du J.S.Bachen Si menor Meza BWV 232 abestuko du Cuencako Musika Sakratuaren Astean, Bilboko Ars Sacrum Jaialdian, Madrilgo Arte Sakratuaren Jaialdian eta “Centro Nacional de Difusión de la Música”k antolatutako kontzertu zikloan.

Hainbat talde espezializaturekin elkarlanean ibilia da, hala nola Accademia del Piacere, Músicos de Su Alteza, La Bellemont, Academy of Ancient Music, Il Gardellino, Conductus Ensemble, La Grande Chapelle eta Hippocampus. Grabazioak ere egin ditu, K 617, Arsis, RTVE eta Alpha disketxeentzako hain zuzen ere. 2017tik Donostiako Orfeoiko ahots teknikako arduraduna da.

AHOTS TEKNIKA: ezartzeke dagoen irakaslea

 

2018KO AKADEMIA EGINGO DEN LEKUA

2018ko Akademia Donostiako La Salle Ikastetxean egingo da, non ikasleek ostatu hartuko duten baita ere.

  1. eta 2. mailako eskolak Ikastetxeko lehen solairuko gelean izango dira, taldean lan egiteko nahikoa tamaina dutenak.
  2. mailako eta kantu amankomuneko eskolak Ikastetxeko Areto Nagusian izango dira: solairu berean dago eta 100 pertsonentzako eserlekuak ditu, partaide guztiek elkarrekin lan egin dezaten nahikoa eta sobera. Ostatuari dagokionez, ikasleek erabilgarri izango dituzte La Salle Unibertsitate Erresidentziako gelak, erakin berean bi solairu gorago. Gelak bakarkako erabilerakoak dira, eta lan mahai bat daukate. Komunak partekatuak dira.

Ikasleak uztailak 15an sartu daitezke lotara, egun horretako afaria barne egonik, eta uztailak 22 goizean utzi beharko dute, gosaria barne. Ez dago uztailak 15rako afari zerbitzu kontrataturik, baina kontratatu liteke.

Iazko balorazio onak kontuan hartuta, Elkartearen ustetan, La Salle Ikastetxeak Akademiako antolakuntzako behar izan guztiak betetzen ditu, eta beste behin ere ikasleen gustokoa izatea espero du.

AKADEMIAKO AMAIERA KONTZERTUA

Jakina denez, Zuzendaritza Akademia ikasleen astean zehar eginiko lana erakusten duten kontzertu batekin amaitzen da. Kontzerua Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan izango da uztailak 21 19:00tan, hiriko zentroan bertan.

Kontzertua egingo den lekuan entsegu orokorra 15:15tik 16:45ra egingo da, eta ondoren ikasleek denbora librea izango dute.

Amaiera kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da.

IZEN EMATEA: EGUTEGIA, MOTAK ETA PREZIOAK

2018ko Zuzendaritza Akademiako izen emate epea martxoak 2an hasiko da eta ekainak 25an 17:00tan bukatu (OHARRA: ekainak 25 goizean webgunean arazoak izan direnez, izen-emate epea ekainak 26ra luzatu da, 17:00tara). Izen ematea Elkarteak bere www.koralakeae.com webgunean horretarako jarriko duen formularioaren bidez egingo da, eta bertan atxikiko da matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria eta, hala badagokio, EAEn  federatua egotearen egiaztagiria.

Izen emateren informazioa daraman formularioa betetzean matrikula ordaindu ez bada ( 2095 5067 19 1061 620869 K/K), ikasleak 48h izango ditu ordainketa burutzeko eta egiaztagiria webgunean atxikitzeko, eta hala egiten ez bada, izen ematea ezabatu egingo da.

Behin EAEk Akademian landuko diren partiturak lortzen dituenean, partaideei bidaliko zaizkie informazio eta material gehigarriekin. Lehen bidalketak maiatza erdialde eta amaiera artean egingo direla estimatzen da.

Matrikula ekainak 26 baino beranduago deuseztatzen bada, 60 €ko atxikipena egingo da izen emate kontzeptuan. Ezin izango da alojamenduarengatiko diruaren itzulpena bermatu.

Zuzendaritza Ikastaroan izen emateko aukera ezberdinen prezioak honakoak dira:

 

Matrikula mota Federatuak Ez Federatuak
Zuzendaritza Ikastaroa 150 € 300 €
Bazkaltzera geratzea 60 €
Ostatua pentsio osoan 282 €

Koru Pilotuan matrikulatu nahi duten ikasleek epe berean egingo dute izen ematea, baina dagokien formularioa betetzeaz gainera beren curriculum laburra duen dokumentu bat atxikituko dute, dokumentuaren izenean “Koru Pilotua” eta beren izen-abizenak adieraziz, eta Elkartea izango da behin betiko onarpena jakinaraziko diena.

Koru Pilotuko ikasleek errepetorioa ikasia ekarri beharko dute eta eskola guztietara eta amaiera kontzertura joan. Joan Izanaren Ziurtagiri bat  emango zaie gutxienez ikastaroaren 90% egin dutenei.

Koru Pilotuan izen emateko aukera ezberdinen prezioak honakoak dira:

Matrikula mota Federatuak Ez Federatuak
Koru Pilotua 0 € 40 €
Bazkaltzera geratzea 0 € 60 €
Ostatua pentsio osoan 222 € 282 €

EGUTEGI OROKORRA

  1. Martxoak 2: izen emate epea zabaltzea.
  2. Maiatza erdialde-amaiera: ikasleei materialak bidaltzea.
  3. Ekainak 25: izen emate epea ixtea.
  4. Uztailak 15: ostatua duten ikasleak La Salle Ikastetxean sartzea.
  5. Uztailak 16: Akademia hastea.
  6. Uztailak 21, 20:30: Akademiako bukaera kontzertua.
  7. Uztailak 22: ostatua duten ikasleak La Salle Ikastetxea uztea.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply