WYC 2018 HAUTAFROGAK

WYC 2018 HAUTAFROGAK

Hemen aurki dezakezue 2018ko World Youth Choir-en informazioa. Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatutako hautafrogak otsailak 10ean egingo dira Donostiako Easo Abesbatzaren Egoitzan (Doctor Marañon Pasealekua, 20. Aiete. Donostia), 9:30tatik aurrera.

Audizioak hiru zati izango ditu:

-Ahots erregistroaren froga. Eskala bat, forte a capella bokal ireki batekin kantatuta, ahots tesitura erakutsiz. Iraupena: 1´20´

-Lehen begiradako irakurketa: hautagaiek 10 minutu izango dituzte ariketa prestatzeko. Lehen sahiakeran grabatuko da epaimaiaren aurrean eta emandako denboran kantatu beharko da.

-Poulencen  Exultate Deo -ren dagokion ahotsa.

Hautafrogetako izen ematea info@koralakeae.com helbidera e-mail bat bidaliz egingo da otsailak 8 baino lehen. Otsailak 9an behin betiko ordutegiak bidaliko dira.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply