2017 Haur Abesbatzen Pedagogia eta Dinamizaziorako Ikastaroa

2017 Haur Abesbatzen Pedagogia eta Dinamizaziorako Ikastaroa

2017ko azaroak 11 eta 12 egingo den ikastaroan izena emateko, hemen.

Ikastaroko ikasleak haur abesbatzekin lan egiteko behar dituzten gaitasunetan hobe formatzeko asmoarekin, Elkartearen Batzorde Teknikoak Haur Abesbatzen Pedagogia eta Dinamizaziorako Ikastaroa birpentsatu du eta saio ezberdinetan emango diren hainbat modulutan egituratu du. Hau dela eta, 2017 eta 2018 urteetan Haur Abesbatzen Pedagogia eta Dinamizaziorako Ikastaroa hiru topaketetan egingo da, bakoitza hiru saiotan egingo dena:

2017ko udazkena

  1. Saioa

A taldea: Ahotsarnasketaren anatomia eta fisiología. Begoña Mendibil

B taldea: Haur abesbatzen zuzendaritza. 1 Modulua.  Ana González

  1. Saioa

A taldea: Haur abesbatzen zuzendaritza. 1 Modulua.  Ana González

B taldea: Ahotsarnasketaren anatomia eta fisiología. Begoña Mendibil

3. Saioa

Talde osoa: Haur abesbatzen entsegua eta errepertorioa. Ana Gonzalez

2018 udaberri – uda

  1. saioa

A taldea: Ahotsarnasketaren praxiak. Marina Keller

B taldea: Haur abesbatzen zuzendaritza. 2 Modulua.  Ana González

  1. Saioa

A taldea: Haur abesbatzen zuzendaritza. 2 Modulua.  Ana González

B taldea: Ahotsarnasketaren praxiak. Marina Keller

  1. Saioa

Talde osoa: Haur abesbatzen entsegua eta errepertorioa. Ana Gonzalez

2018 udazkena

  1. Saioa

A taldea: ahots teknika haur abesbatzei aplikatua. Gorka Miranda

B taldea: Haur abesbatzen zuzendaritza. 3 Modulua.  Ana González

  1. Saioa

A taldea: Haur abesbatzen zuzendaritza. 3 Modulua.  Ana González

B taldea: ahots teknika haur abesbatzei aplikatua. Gorka Miranda

  1. Saioa

Talde osoa: Haur abesbatzen entsegua eta errepertorioa. Ana Gonzalez

Ana González

Bilbon jaioa, hiri horretako Kontserbatorioan hasi zituen bere Piano ikasketak, eta Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioan osatu, non Piano, Kontrapuntu eta Fuga eta Musika Pedagogiako goi mailako ikasketak burutu zituen.

Piano eta Abesbatza eta Orkesta Zuzendaritza trebakuntza Vienako Universität für Musik-en biribildu ditu eta Piano, Zuzendaritza eta Pedagogiari buruzko hainbat kurtsorekin zabaldu

2000tik 2010ra Madrilgo Erkidegoko haur abesbatzen zuzendari izan zen, eta “Pequeños Cantores de la JORCAM” abesbatza sortu zenetik honen zuzendaria da eta hala parte hartu du Teatro Realen programatutako hainbat operatan (Rosenkavalier, Werther, Król Roger, Tosca , Perséphone, Boris Godunov, Suor Angelica, Macbeth, Parsifal, Wozzeck, Lohengrin, Haensel & Gretel, Die Zauberflöte, Brundibar), Teatro de la Zarzuelan (El Gato Montés, Carmen), Jaialditan (El Escorial: Tosca, Pepita Jiménez, Die Zauberflöte, La Bohème; Festival de Arte Sacro de Madrid…), hainbat kontzertu aretotan (Fundación Juan March. Auditorio Nacional, Teatros del Canal, Teatro Monumental…), orkestetan (RTVE, ORCAM, ONE Balthasar Neumann Ensemble) eta Radio Nacionalen grabazio eta programetan. Abesbatzak hainbat zuzendari entzutetsuk zuzendutako kontzertutan ere parte hartu du, hala nola como Víctor Pablo Pérez, Ramón Encinar, Carlos Kalmar, Thomas Hengelbrock, Pablo Heras-Casado, Zubin Mehta

Maisu, Bigarren Hezkuntzako Irakasle eta Haur Abesbatzen Zuzendarientzat “Haur Abesbatza” ikastaroak eman ohi ditu Erkidego eta Abesbatza Elkarte anitzetan eta Barenboim-Said Fundazioarekin elkarlanean dabil. Universidad Autónoma de Madrid, Universidad Complutense eta Universidad Carlos III-n Jardunaldi eta Talleretan parte hartzen du eta 2010tik Universidad Internacional de Andalucía-ko “Máster en Educación Musical Infantil”ko irakasle da, haur abesbatzen moduloan.

Gainera, Piano, Abesbatza eta Musikagileen hainbat lehiaketan epaimahaikide izana da.

Begoña Mendibil

Bartzelonako Unibertsitatean Medikuntzan graduatua, haurtzarotik abesbatza musikari lotuta egon da, Easo Abesbatzeko abeslari gisa.Medikuntzaren ikuspuntutik ahotsaren ezagutzan interesa du eta Medikuntzako Graduaren barruan “Anatomía de la voz” ikastaroan parte hartu zuen. Berriki Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen Zuzendaritza Ikastaroan parte hartu du ahotsaren anatomia eta fisiologiari buruzko hitzaldi batekin.

 

Norentzat da kurtso hau?

Ikastaro hau, formazio mailan nahiz zuzendaritzakoan haur abesbatzekin harremana duten 17 urtetik gorakoei zuzendua dago.

2017 UDAZKENEKO IZEN-EMATEARI BURUZKO INFORMAZIOA

2017ko azaroak 11 eta 12 egingo den ikastaroan izena emateko, hemen.

Haur Abesbatzen Pedagogia eta Dinamizaziorako 2017ko Ikastaroa Gasteizen izango da azaroak 11 eta 12an eta Ana Gonzalez eta Begoña Mendibil izango dira irakasleak. Izen-ematea irailak 20tik azaroak 7ra izango da.

Ahotsarnasketaren anatomia eta fisiología. Begoña Mendibil

Ikastaro honen helburua fonazioaren eta arnasaren anatomian eta fisiologian sakontzea da. Horretarako, laringearen eta arnasketa aparatuaren egitura aztertuko dira, beren hezur eta kartilagoen egituratik abiatuta, organu horiek osatzen dituzten kapak ezarriz bere anatomia osoaren irudi bat lortu harte.

Behin anatomia ulertuta, fisiología aztertuko da, ots, arnasketa eta fonazioa nola egiten diren.

Azalpen guztiak kontzeptuen ulermena erreztuko duten irudi eta bideoez lagunduak izango dira.

Haur abesbatzen zuzendaritza. Ana González

-Gorputzaren posizioa, besoena, eskuena… artikulazio ezberdinak: sorbaldak, ukondoak, eskumuturrak.

-Zuzendaritza-teknikaren oinarriak

-Anakrusak: tetikoak /ez tetikoak. Aktiboak/Pasiboak

-Eskuen independentzia

-Barne erlazioa

-Nota luzeak, kalderoiak.

-Mozketak eta bukaerak: piano, forte, kontsonanteekin, bokalekin.

-Fraseatzea, artikulazioa.

Haur abesbatzen entsegua eta errepertorioa. Ana Gonzalez

-Entseguen dinamika: presatzea eta ekitea. Antolaketa.

-Metodologia eta Didaktika: haur abesbatzekin jarduteko eta ensaiatzeko herraminta pedagogikoak.

-Haurrekin egiteko ahots eta entzun lanketa

-Talde motari eta adinari egokitutako errepertorioa.

Lekua eta ordutegia

Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa (Konstituzio Plaza, 9, Gasteiz).

2017/11/11, larunbata, 15:30-20:00 eta 2017/11/12, igandea, 10:00-13:30 eta 15:30-20:00  .

Izen ematea eta prezioak

Izen emate epea: abuztuak 1 etik urriak 7ra. webgune honetan jarriko dugun formularioa bete eta ordaindu izanaren agiriarekin batera bidaliko da internet bidez 2016ko urriak 7 baino lehen. EAEn federatutako abesbatza bateko kide direnek hala bermatzen duen ziurtagiria bidali beharko dute dagokion beherapena ezartzeko.

  • EAEn Federatuak: 50€
  • Gainontzekoak: 75€

Izen ematearen ordainketa Kutxabankeko ES 52 2095 5067 19 1061620869 kontuan egingo da, eta kontzeptuan ikaslearen eta ikastaroaren izena aipatu beharko da.

Izen ematea azaroak 8ik aurrera ezeztatzen bada, 30€ko atxikipena egingo da inskripzio kontzeptuan.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply