2017ko Zuzendaritza Akademiaren Amaiera Kontzertua

2017ko Zuzendaritza Akademiaren Amaiera Kontzertua

Datorren uztailaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan, Tabakalerako Kutxa Kulturreko Plaza aretoan amaierako kontzertua eskainiko dute Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatzen duen Koru-Zuzendaritza Akademiako ikasle eta irakasleek, beraien formakuntzak emandako fruituen erakusgarri.

Ordu betez, Francisco Guerrero, Heinrich Schütz, Robert Schumann, Camille Saint-Saëns eta beste hainbat musikariren lan ezberdinetaz gozatu ahal izango da.

Beste urte batez, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bere Koru-Zuzendaritza Akademia antolatu du, aurtengoan XXXV. edizioan, abesbatzak zuzentzeko interesa duten pertsonak prestatu eta hala Euskal Herriko abesbatza amateurrek beraien jardunerako funtsezkoa den elementu bat eduki dezaten: zuzendari on bat.

Astebetez lanean eta ikasten gogor aritu ondoren, ikasle eta irakasleek ikastaroari amaiera emateko kontzertu erakargarria eskainiko dute, eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak gonbitea zabaltzen dio abesbatza musika gustokoa duen edonorri kontzertu honetara etorri dadin. Sarrera librea izango da bete harte.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply