EUSKAL HERRIKO GAZTE ABESBATZA 2017

EUSKAL HERRIKO GAZTE ABESBATZA 2017

Aurtengo Gazte Abesbatzean parte hartzeko hautafrogetan izena emateko, hemen.


Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Euskal Herriko Gazte Abesbatza sortu zuen iaz, Munduko Gazte Abesbatza, Europako Gazte Abesbatza eta abesbatza federazioek antolatutako hainbat gazte abesbatzen ildo berean. Bere lehen urtean arrakasta handia izan zuen eta aurkezpen kontzertuan ere kritika itzelak jaso zituen.

18 eta 26 urte arteko euskaldunen artean ahotsik onenak hautatu nahi ditugu, kalitate handiko obra batzuk lantzeko nazioko zein nazioarteko pertsona entzutetsuen zuzendaritzapean. Gainera, ahots teknikako irakasleak izango dituzte.

Bigarren deialdian, Euskal Herriko Gazte Abesbatza Esteban Urzelai eta Isabel Manteconek zuzenduko dute berriz ere eta lana 2017ko irailaren 9 eta 10ean Bernedoko aterpetxean (Araban) eta abenduak 6tik 9ra Hondarribiako aterpetxean (Gipuzkoan) egingo da, non abeslariak kontzentratuak egongo diren. Bigarren kontzentrazioa amaituta, egun erabakitzeke dagoen leku batean kontzertu bat egingo da.

Proiektuan parte hartzeko, 16 eta 28 urte arteko EAEn federatutako abeslariak uztailaren 17 eta 18an Donostian eta Bilbon, hurrenez hurren, egingo diren hautafrogetan parte hartzera gonbidatzen ditugu:

Horretarako, interesatuek Elkartearen webean ekainaren 15tik uztailaren 14ra  aurkituko duten formularioa bete eta honako partiturak prestatu beharko dituzte: Madrigal eta La nuit en mer.  Audizioetan bokalizazio labur bat ere egin beharko dute.

Hautapena eginda, eta proiektuan bere partehartzea baieztatzeko, hautatuek 30€ ordaindu beharko dituzte matrikula kontzeptuan, emango zaien epe eta kontu korrentean. Elkarteak beregain hartuko ditu kontzentrazioko ostatu eta janari gastuak eta kontzertura joateko garraio gastuak.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply