2017ko Zuzendaritza Akademiarako beka deialdia

2017ko Zuzendaritza Akademiarako beka deialdia

14/04/2017 Albisteak 0

Iazko arrakasta ikusita,aurtengo Zuzendaritza Akademiarako beka deialdia iragartzen da.  Izen-emate epea apirilak 18an egingo da web orriaren bidez. Hemen oinarriak pdf formatuan, jarraian idatzirik daudenak:


2017KO KORU-ZUZENDARITZA AKADEMIAN PARTE HARTZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA

1. Artikulua.- Akordio honen bidez, 8 laguntza deitzen dira Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen 2017ko Zuzendaritza Akademian parte hartzeko.

2. Artikulua.- Laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte Euskal Herriko Abesbatzen Elkartean federatutako Elkarte batean(Arabatxo, Federación Alavesa de Coros, Bizkaiako Abesbatzen Elkartea, Gipuzkoako Abesbatzen Elkartea eta Iparraldeko Abesbatzen Elkartea) federatutako abesbatza bateko kiden pertsonek, 16 eta 30 urte arteko adina badute eta Euskal Herrian abesbatza ez profesional bat zuzentzeko gaitasunak eskuratu nahi badituzte.

Deitutako plazak Zuzendaritza Ikastaroan parte hartzeko izango dira.

3. Artikulua.- Oinarrion 1. Artikuluan aipatutako plazak Elkarte Bazkideen lurraldeetan bizi diren pertsonen artean banatuko dira: 2 Arabarako, 2 Gipuzkoarako, 2 Bizkaiarako eta 2 Iparralderako.

Eskaera epea bukatuta, lurralderen batetik eskaerarik ez balego, Musika Batzorde Teknikoak erabaki dezake plaza hutsak beste lurraldeetako eskaerak estaltzeko erabiltzea.

Edonola ere, Elkarteak plazaren bat edo plaza guztiak hutsik uzteko eskumena dauka.

4. Artikulua.- Laguntza emateak onuraduna izateak 2017ko Zuzendaritza Akademiako matrikula ordaintzetik salbuetsia egotea ekarriko du, eta EAEk Donostiko La Salle Ikastetxeko ostatu kostuaren %50 ordainduko duela.

5. Artikulua.- Eskaerak 2017ko maiatzak 16 baino lehen bidali beharko dira Elkartearen web orrian horretarako ezarriko den formulario bidez. Formularioa 2017ko apirilak 17an ezarriko da.

6. Artikulua.- Musika Batzorde Teknikoak aurkeztutako hautagaiak baloratu eta dagozkienak hautzen dituen Ebazpena igorriko du, hala badagokio Itxaron Zerrenda bat ezarriz.

Hautagaitzak aukeratzerakoan, interesatuek dokumentuekin frogatzen dituzten honako merituak hartuko ditu kontuan:

  1. Federatutako abesbatza bateko zuzendaria izatea eta, hala badagokio, antzinatasuna.
  2. Musika ikasketak, bere maila guztietan.
  3. Federatutako abesbatza bateko abeslari izatea eta, hala badagokio, antzinatasuna.
  4. Federatu gabeko abesbatza bateko zuzendaria izatea eta, hala badagokio, antzinatasuna.
  5. Hautagaiek alegatu ditzaketen beste merituak.

EAEk Ebazpena argitaratu egingo du, puntuazio eta irizpideekin, betiere Datuen Babeserako Legedian ezarritakoa betez. Ebazpena ezingo da apelatu.

7. Artikulua.- Ebazpenaren ostean, EAEko Idazkaritza Nagusiak hautatuei izen emateko zentzuzko epe bate mango die eta, hala egiten ez badute, Itxaron Zerrendako pertsonak deituko ditu.

8. Artikulua .- Deialdi hau interpretatzea EAEko Lehendakariari dagokio.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply