XXXV ZUZENDARITZA AKADEMIA

XXXV ZUZENDARITZA AKADEMIA

Izen-ematea formulario hauen bidez egin daiteke: 1) Zuzendaritza Ikastaroa 2)Koru Pilotua

HITZAURREA: ZURI, AKADEMIAKO IKASLE ZARENARI

Beste urte betez, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bere Zuzendaritza Akademia antolatu du, koru-zuzendaritzan interesa dutenak prestatzeko asmoarekin. Hala, Euskal Herriko abesbatza amateurrei beren funtzionamendurako funtsezkoa den elementu bat eman nahi die: zuzendari on bat.

Kurtsoak lan gogor baina atseginez beteriko aste bete irauten du eta bi helburu nagusi ditu: koru-zuzendaritzan interesa duten musikari gazteak trebatu eta eskarmetu gehiago duten zuzendariak birziklatu eta bere ezagutzak areagotu. Trebakuntza zati jakin batetaz arduartzen gara: abesbatza amateurren zuzendaritzaz; Goi Mailako Musika Kontserbatorioek ez dute profil hau jorratzen, maila profesionalaz arduratzen dira eta.

EAEren XXXV. Zuzendaritza Akademia da honakoa, eta beste behin ahalik eta gehien hobetzen saiatu gara urtero zuen mailara etortzen zaretenen iradokizunak entzuten. Oraindik Akademiara etorri ez zaretenei, etortzera gonbidatzea besterik ez dugu, esperientzia gogoangarri bat izango da eta.

Edizio hau oso berezia da guretzat eta sorpresa asko izango dituzue, baina aurreratzen dizuegu aurten Koru Pilotuan Euskal Herriko Gazte Abesbatzeko kideak egongo direla. Gainera, programatutako jardueren artean Akademiako ikasleak EAEren nazioarteko presentziaren partaide egingo dituen ekitaldi bat izango da.

Bestalde eta urtero bezala Akademiaren inguruko ahaleginen arreta klaseak eman ditzaten maila goreneko profesionalak lortzen  jarri dugu, eta argi dago lortu beste behin ere lortu dugula dugula: Isabel Manteconez eta Esteban Urzelaiz gainera Josep Vila dugu 3. mailako irakasle eta Simon Drago eta Miren Urbieta-Vega Ahots Teknikako irakasle.

Izen-emateko moduan iaz egin genuen aldaketak izandako arrakasta dela eta, aurten ere gure web orriaren bidez betetzen den formulario erraz baten bidez egingo da izen-ematea.

Iaz bezala, eta Akademiako ikasleen artean izandako arrakasta kontutan hartuta, ahal den einean partitura editatuekin soilik lan egiten jarraituko dugu, musikagile eta editoreen lana errespetatuz, hauen lana gabe abesbatzen ez lukete eta zerrekin lan egitekorik. Partiturok, EAE orain eskurartzen ari denak, ikasleei postaz bideliko zaie beraiekin lan egiteko behar adina denborarekin, parte hartzaileentzako material eta informazio gehigarriarekin.

Orain artekoak azken hilabeteetan EAEren lantaldeak egindako lanaren zertzeladak besterik ez dira. Onena Akademiako ikasleek egindako lanaren fruituak ikus ditzazuen izango da.

Ongietorri 2017ko Koru-Zuzendaritza Akademiara!

 

IRAKASLEAK

1. MAILA: ISABEL MANTECÓN

Musikenen Koru-Zuzendaritzan lizentziatua da Gabriel Baltes irakaslearekin, Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimikan lizentziatua eta Leioako Udal Kontserbatorioan pianoan tituluduna.

Abesbatza zuzendari prestakuntza Euskal HErriko Abesbatzen Elkartearen zuzendaritza ikastaroetan hasi eta F. Bernius, J. Duijck, M. Brewer, T. Brooks, C. Marchand eta P.Cao bezalako irakasleekin egindako ikastaroetan osatu zuen. Gainera, gazte eta haur abesbatzen inguruko hainbat seminariotan parte hartu du. 1998ean Europako Gazte Abesbatzeko kide izan zen, eta 2002an COACEkoa.

8 urtez Donostiako Ofeoi Txikiren zuzendaria izana da, eta 2013 arte Pasaiako Musika Eskolan lan egin zuen zuzendaritza irakasle gisa, non kantu eta abesbatzako saileko arduraduna izan zen eta Pasaia Txiki, Pasaiatxo, Pasaia Gaztea eta Pasaia Abesbatza zuzendu zituen. Haur abesbatzen inguruko hainbat ikastaro eman ditu, aurten adibidez Kataluniako Haur Abesbatzentzat eta Arabatxorentzat, eta Orfeó Català-ren Haur Abesbatzaren Urte Berriko Kontzertua zuzendu du.

Egun Llinars del  Vallés, San Cugat eta La Garrigako Musika Eskoletan lanean dabil, hainbat abesbatza zuzentzen. San Feliu de LLobregateko Crescendo abesbatzako zuzendaria da.

2. MAILA: ESTEBAN URZELAI

Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako piano tituluduna da eta Musikenen Koru-Zuzendaritzan Gabriel Baltés maisuarekin. Bere ikasketak Musikenen Orkestra Zuzendaritza ikasten osatu zituen, Arturo Tamayo maisuarekin, Enrique Garcia Asesnsio eta Manuel Valdiviesorekin hasi ondoren. J. Duijck, E. Azurza, J.M. Tife, L. Heltay, V. Miskinis eta J. Casasekin hainbat ikastarotara joan da.

1996 eta 2009 artean Oñatiko Ganbara Abesbatzako zuzendari izan zen, eta abesbatza honekin sari anitz irabazi zituen, zeinen artean bereziki aipatzekoak diren 2004ko Abesbatzen Sari Nazional Nagusia.  2004an Donostiako Orfeoiaren arrobiaren ardura hartu zuen eta 2007ik Donostiako Orfeoiaren zuzendariorde artistikoa da.

Abeslari bezala, hainbat ahots taldeko kide izan da (Conductus Ensemble, KUP Taldea, KEA Ahots Taldea) eta Europako Gazte Abesbatzan eta Internationale Bächakademie Stuttgart abesbatzan parte hartu du, F. Bernius, J. Prinz, F. Sjöberg, M. Guinand edo H. Rilling bezalako zuzendariekin

Zuzendaritza eta interpretazio ikastaro ugari eman ditu:

  • Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin aktiboki dabil elkarlanean, eta irakasle gonbidatua izan da hainbat haur abesbatzen Tailerretan eta gazte abesbatzen Tailerretan.
  • Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak 2011ean antolatutako Kantaldi Irekiko irakasle izan zen, Javier Busto eta Juan Pablo de Juan zuzendariekin batera.
  • Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko Zuzendaritza Akademiako irakasle izan da 2012tik, eta Camerata ad Libitumek 2004 eta 2006an antolatutako ikastaroetako Zuzendaritza irakasle izan zen.
  • Abesbatzekin interpretazio tailerrak egin ditu, hala nola Villanueva de la Serena (Badajoz)eko Arte Vocalekin edo Malagako Unibertsitateko Orfeoiarekin.

3. MAILA: JOSEP VILA I CASAÑAS

Kataluniako eta Espainiako abesbatza zuzendari entzutetsuenetariko bat da. Bere espezialitatea a capella errepertorioa eta garai guztietako musika sinfoniko korala dira. Abesbatza-zuzendaritzan eta musikagintzan egindako lan sakonak kritikaren eta publikoaren aintzatespena ekarri dizkio

Orfeó Catalàren zuzendari izan da (1998-2016), Cor de Cambra del Palau de la Música Catalanarena (2011-2016), Coro de Radiotelevisión Españolarena (2007- 2010), Cor Lieder Càmerarena (1990-2006) eta Coral Càrminarena (1991-1995).

Estatuko zein atzerriko beste zeinbat abesbatzekin ere elkarlanean egon da, hala nola Coro Nacional de España, Suediako Irratiko Abesbatza, Donostiako Orfeoia, Budapesteko Franz Liszt Akademiako Abesbatza, Coro Juvenil Nacional Simón Bolívar de Venezuela, Orquesta de Radiotelevisión Española, Orquestra Barroca Catalana, Orquesta Clásica Nacional de Andorra, Academia 1750, Orquestra Sinfónica del Vallès eta Orquesta Sinfónica de Málaga. Abesbatza prestatzaile bezala nazioarteko zuzendari nagusiekin egin du lan: Daniel Barenboim, Daniele Gatti, Simon Rattle, Gustavo Dudamel, Marc Minkowski, Jean-Christophe Spinosi, René Jacobs, Lorin Maazel, Helmuth Rilling eta Franz Brüggen, esaterako.

Musikagile bezala batez ere ahots eta instrumenturako musika lantzen du, eta haur eta gazte abesbatzentzako, a capella abesbatza mistorako eta abesbatza eta orquestarako obra askoren egile da. Mundu mailan gehien interpretatzen diren obren artean Sanctus-Benedictus (1992) eta Salve Regina (2001) dira aipatzekoak.

Berriki idatzitako lanen artean mezzo-soprano, abesbatza eta orkestarako idatzitako Te Deuma, a capella abesbatza bikoitzerako Sanctus-Benedictus Meza eta lau solita, abesbatza eta orkestarako Veni Creator Spiritus oratorioa dira aipatzekoak, azken hau Bartzelonako Palau de la Músican lehen aldiz eman zelarik 2016 urtean.

2005tik ESMUC Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan abesbatza zuzendaritza irakasle da. Tailler, mintegi eta eskola magistralak ematen ditu europa eta latinoamerikako hainbat hiritan.

AHOTS TEKNIKA: SIMÓN DRAGO

Simón Dragok bere musikari, abeslari eta abesbatza zuzendari ikasketak MAdrilgo  “El Espinillo” Musika Kontserbatorioan, Madrilgo Goi Mailako Abeslari Eskolan eta Malagako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan egin zituen.

Egun Coro Nacional de Españako kide da, Baritono/Baxuen ahotsean, eta abesteaz gain iraskale, abesbatza zuzendari eta ahots aholkulari lanak egiten ditu haur, gazte eta helduen taldeetan.

Bakarlari gisa musikagile eta estilo ezberdinetako hainbat paper egin ditu bai Operan baita musika Sinfoniko Koralean ere, egungo Zuzendari onenekin eta Espainia guztian.

Iaz, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bere Pedagogia eta Haur Abesbatzen Dinamizazio Ikastarorako Ahots Teknikako irakasle izateko deitu zuen, eta baita Euskal Herriko Gazte Abesbatzaren lehen elkarretaratzerako ere.

AHOTS TEKNIKA: MIREN URBIETA-VEGA

(Donostia, 1983). Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, kantuko ikasketak Maite Arruabarrena mezzosopranoarekin bukatzen ditu 2010.ean. Eta ondoren, Valentziako “Centro de Perfeccionamiento Plácido Domingo”-n osatu ditu bere ikasketak Alberto Zedda maisuaren zuzendaritzapean.

Kantuko lehiaketa askotan saridun izan da: Bordeleko “Concours au Coeur du Médoc” lehiaketan 3.saria, 2016ko martxoan, “Cantante Revelación” saria lortzen du, Oviedoko 2015.eako Campoamor Antzokiko Sari Lirikoetan, “Kantari espainiar onenaren saria” jasotzen du 2014.eko Francesc Viñas Lehiaketa ospetsuan, 2. saria du Bilboko Kantu Lehiaketa Internazionalean (2012) eta 2. saria eskuratzen du baita Ana María Iriarte Zarzuela Lehiaketan (2012), Logroñoko XXX. Kantu lehiaketa Internazionalaren irabazle da (2012), 1. saria du baita ere Alcoyeko Interpretazio lehiaketan (2011), eta 2. Saria Irungo Luis Mariano X. kantu txapelketan (2009) besteak beste.

Izugarrizko arrakasta lortu zuen ABAOren denboraldian (operaberri 2014), Nuria Espert-en Turandot operako produkzioan Liu-ren papera lehen aldiz interpretatzean. Aipagarria da ere, Bartzelonako Liceu-n egindako estreinaldia, Verdiren La Traviata operako Annina bezala. Horiez gain, Mozarten La Finta Giardiniera operako Armindaren papera ere interpretar du, baita zarzuelako paper ugari ere: El Caserio zarzuelako Ana Mari, El duo de la Africanako L’Antonelli, Sorozabalen Katiuska, Gavilanes zarzuelako Rosaura eta Torrobaren Luisa Fernanda ere izan da besteak beste. Hemendik gutxira Oviedoko antzokian kantatuko du lehenbizikoz Gounoden Faust operako Margherite-ren papera interpretatuz.

Opera eta zarzuelaz gain, oratorioa ere jorratu du Brahmsen Ein Deutsches Requiem, Mozarten Requiema,  Vivaldiren Gloria, etab. luze bat interpretatu; ganbara musika ere lantzan du, lieder rezitalak emanez eta Trio Easo eta Aldaxka Trio (soprano, klarinete eta pianoa) hirukoteetan parte hartuz; eta errepertorio sinfonikoari ere tartea utzi dio , hala nola, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Valentziako Erkidegoko Orkestrarekin, Madrilgo Orquesta Academica eta Filarmonia Orkestrarekin kontzertuak emanez. Bakarlari ibilbidea irakaskuntzarekin konbinatzen du eta 2011ko irailetik Gazteizeko Jesus Guridi Kontserbatorioko kantu irakaslea da.

 2017KO AKADEMIA EGINGO DEN LEKUA

2017ko Akademia iazko leku berean izango da, jasotako balorazio onak kontuan artuta. Donostiako La Salle Ikastetxean egingo da, non ikasleek ostatu hartuko duten baita ere.

  1. eta 2. mailako eskolak Ikastetxeko lehen solairuko gelean izango dira, taldean lan egiteko nahikoa tamaina dutenak.
  2. mailako eta kantu amankomuneko eskolak Ikastetxeko Areto Nagusian izango dira: solairu berean dago eta 100 pertsonentzako eserlekuak ditu, partaide guztiek elkarrekin lan egin dezaten nahikoa eta sobera. Ostatuari dagokionez, ikasleek erabilgarri izango dituzte La Salle Unibertsitate Erresidentziako gelak, erakin berean bi solairu gorago. Gelak bakarkako erabilerakoak dira, eta lan mahai bat daukate. Komunak partekatuak dira.

Ikasleak uztailak 9an sartu daitezke lotara, egun horretako afaria barne egonik, eta uztailak 16 goizean utzi beharko dute, gosaria barne. Ez dago uztailak 15rako afari zerbitzu kontrataturik, baina kontratatu liteke.

Iazko balorazio onak kontuan hartuta, Elkartearen ustetan, La Salle Ikastetxeak Akademiako antolakuntzako behar izan guztiak betetzen ditu, eta beste behin ere ikasleen gustokoa izatea espero du.

AKADEMIAKO AMAIERA KONTZERTUA

Jakina denez, Zuzendaritza Akademia ikasleen astean zehar eginiko lana erakusten duten kontzertu batekin amaitzen da. Kontzerua Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan izango da 19:00tan, hiriko zentroan bertan.

Kontzertua egingo den lekuan entsegu orokorra errazteko, eta gero egongo diren mezak ekiditu behar direla eta, entsegu orokoraa 15:15tik 16:45ra egingo da elizan bertan, eta ondoren ikasleek denbora librea izango dute.

Amaiera kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da.

IZEN EMATEA: EGUTEGIA, MOTAK ETA PREZIOAK

2017ko Zuzendaritza Akademiako izen emate epea apirilak 17an 17:00tan hasiko da eta ekainak 19an 17:00tan bukatu. Izen ematea Elkarteak bere www.koralakeae.com webgunean horretarako jarriko duen formularioaren bidez egingo da, eta bertan atxikiko da matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria eta, hala badagokio, EAEn  federatua egotearen egiaztagiria.

Izen emateren informazioa daraman formularioa betetzean matrikula ordaindu ez bada ( 2095 5067 19 1061 620869 K/K), ikasleak 48h izango ditu ordainketa burutzeko eta egiaztagiria webgunean atxikitzeko, eta hala egiten ez bada, izen ematea ezabatu egingo da.

Behin EAEk Akademian landuko diren partiturak lortzen dituenean, partaideei bidaliko zaizkie informazio eta material gehigarriekin. Lehen bidalketak maiatza erdialde eta amaiera artean egingo direla estimatzen da.

Matrikula ekainak 26 baino beranduago deuseztatzen bada, 60 €ko atxikipena egingo da izen emate kontzeptuan. Ezin izango da alojamenduarengatiko diruaren itzulpena bermatu.

Zuzendaritza Ikastaroan izen emateko aukera ezberdinen prezioak honakoak dira:

 

Matrikula mota Federatuak Ez Federatuak
Zuzendaritza Ikastaroa 135 € 260 €
Bazkaltzera geratzea 60 €
Ostatua pentsio osoan 282 €

Koru Pilotuan matrikulatu nahi duten ikasleek epe berean egingo dute izen ematea, baina dagokien formularioa betetzeaz gainera beren curriculum laburra duen dokumentu bat atxikituko dute, dokumentuaren izenean “Koru Pilotua” eta beren izen-abizenak adieraziz, eta Elkartea izango da behin betiko onarpena jakinaraziko diena.

Koru Pilotuko ikasleek errepetorioa ikasia ekarri beharko dute eta eskola guztietara eta amaiera kontzertura joan. Joan Izanaren Ziurtagiri bat  emango zaie gutxienez ikastaroaren 90% egin dutenei.

Koru Pilotuan izen emateko aukera ezberdinen prezioak honakoak dira:

Matrikula mota Federatuak Ez Federatuak
Koru Pilotua 0 € 40 €
Bazkaltzera geratzea 0 € 60 €
Ostatua pentsio osoan 222 € 282 €

EGUTEGI OROKORRA

  1. Apirilak 17: izen emate epea zabaltzea.
  2. Maiatza erdialde-amaiera: ikasleei materialak bidaltzea.
  3. Ekainak 19: izen emate epea ixtea.
  4. Uztailak 9: ostatua duten ikasleak La Salle Ikastetxean sartzea.
  5. Uztailak 10: Akademia hastea.
  6. Uztailak 15, 20:30: Akademiako bukaera kontzertua.
  7. Uztailak 16: ostatua duten ikasleak La Salle Ikastetxea uztea.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply