Aitor Garitano, Euskal Herriko Gazte Abesbatzeko kidea, Munduko Gazte Abesbatzeko kide

Aitor Garitano, Euskal Herriko Gazte Abesbatzeko kidea, Munduko Gazte Abesbatzeko kide

24/03/2017 Albisteak 0

Urtero bezala, EAEk Munduko Gazte Abesbatzerako hautaprobak antolatu zituen otsailean, eta bere hautagaiak bidali zizkien WYCeko antolatzaileei. Gaur argitaratu dira azken hautaketaren emaitzak, eta hautatuen artean Aitor Garitano Agirreolea tenore euskalduna dago

Aitor Bergararra da, 17 urte ditu eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatzen dituen jardueretan parte hartzen du: Zuzendaritza Akademiako lehen mailako ikaslea izan zen iaz, eta Euskal Herriko Gazte Abesbatzean parte hartu zuen. Aurten ezin izango du Zuzendaritza Akademiara joan, Akademiaren eta Munduko Gazte Abesbatzaren jarduera-epeak gainjarriak dira eta.

Aitor abesbatza honetarako hautatua izatea ohore handia da euskal abesbatzagintzarentzat, eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea ziur dago euskaldun denak ondo ordazkatuak egongo garela bera han egonda.

Aupa Aitor!!

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply