Eresoinkaren Itzalak

Eresoinkaren Itzalak

13/10/2016 Albisteak 0

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutza proieketuan parte hartzen du Eresoinka embaxada kulturala eguneratzeko asmoa duen kontzertu ziklo batekin: Eresoinkaren Itzalak.

Eresoinka embaxada kulturala gure musika kultura eta gure folklorea gure mugetatik at erakusteko sortu zen, ohizko dantza eta abesbatza musika erakutsiz ain zuzen ere. Garaiko euskal artista nagusiak egin zuten lan erbesteko eusko jaurlaritzaren proiektu honetan.

Eresoinkaren Itzalak zikloak talde aintzindari hau homendu nahi du egungo moduko hiru kontzertu antolatuz Eresoinkak landu zituen arloetan: folklorea, musika erligiosoa eta koreografia. Horietatik bi Donostian izango dira: folklore kontzertua eta musika erligiosoa.

FOLKLORE

Data: 2016ko urriak 29

Lekua:  Musikeneko Auditorioa

Ordua: 20:30

Abesbatzak: Ametsa Gazte Abesbatza (Irun), Coro G (Turín, Italia), Pasaia Txiki Abesbatza

Iraupena: 1h 15’

Deskribapena:

Kontzertuan euskal herriko gazte eta haur abesbatza banak hartuko dute parte. Europarekiko lotura Turingo Coro G entzutsuaren eskutik dator, Carlo Pavese maisu ezagunak zuzendutako abesbatza ain zuzen ere.

Europako eskualde ezberdinetako ohiko abesbatza musikaren inguruko musika bidaia bat proposatzen dugu. Kontzertu honen helburua kontinente zaharreko folklore ezberdinak ezagutu eta zabaltzera ematea da. Kasu honetan, euskal ohiko abesbatza musika egungo musika idazle entzutetsuenek moldatuta: David Azurza, Josu Elberdin, Julio Dominguez etab.

Europako hizkuntza eta folklore ezberdinetako ohiko musika folklore frantsez, aleman, espainiar, italiar, suediar eta finlandiarretik ateratako abestiez ordezkatua egongo da. Kontzertua errepertorio dinamiko eta zabal bat erakusteko pentsatua dago, publiko guztientzat erakargarria. Imanol Elizasu, Carlo Pavese eta Jon Aizpururen eskutik, elkarrekin eta banaka, Musikeneren egoitza berriko Auditorioan publiko guztientzako programa erakargarri bat eskainiko dute.

MUSIKA ERLIGIOSOA

Data: 2016ko azaroak 5.

Lekua: Santa Maria Basilika

Ordua: 20:30

Abesbatzak: Bilboko Koru Elkartea, Eraso Araoz Gazte Abesbatza, Easo eskolania eta Santa Mariako Kapera instrumentala.

Iraupena: 1h 10’

Deskribapena:

Musika erligiosoaren ikuspuntutik egin nahi dio kontzertu honek omenaldi bat XIX mende bukaeran eta XX hasieran musika mota hau landu zuten musikagileei, folklorea ere landu zuten musikagileak ain zuzen ere, europan garai hartan garrantzia handia zuten kultura erregionalismoen inguruan herri mailako nortasuna zuten folklore eta musika erligiosoko ondare berria sortuz. Gainera, aipatzekoa da musikagile horiek Pío X Aita Santuaren 1903ko azaroak 22ko “Tra le sollecitudini” Motu Proprioa garatu zutela, musika erligiosoa idatziz. Motu Proprio horrek obra erligiosoek bete behar dituzten formen inguruko argibideak ezartzen ditu, eta horretan espainiako musikagileak erreferente izan ziren. Gainera, kontzertu honek europarekiko konexio garbia du, europako hainbat musikagileren lanak entzungo direlako, zeinak kontzertuetan ohikoak ez badira ere, garaiko europako erligio musikako mugimenduaren ordezkari diren. Hau dena publikoari helarazteko, ahots mistoak eta tipleak izango ditugu (hauek solista moduan ere kantatuko dute), euskal orfeoi mugimendua ordezkatzen duten bi talde ditugu: Bilboko Koru Elkartea eta Easo Abesbatza. Gainera, basilikako itzelezko organua eta Santa Mariako Kapera instrumentala ere entzuteko aukera izango dugu.


SARRERAK

Sarrerak, 3€ bakoitza, kontzertua hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salmentan atean bertan, baina lehenago erostea ere badago: gure egoitzan astelehenetik ostiralera 17:00tik 19:00ra. Zure sarrera gorde dezakezu hemen.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply