Haur Abesbatzen Pedagogia eta Dinamizaziorako Ikastaroa 2016

Haur Abesbatzen Pedagogia eta Dinamizaziorako Ikastaroa 2016

Haur Abesbatzen Pedagogia eta Dinamizaziorako 2016ko Ikastaroa Gasteizen izango da urriak 22 eta 23ean eta Ana Gonzalez izango da irakaslea. Izen-ematea abuztuak 1tik urriak 7ra izango da.

Jarraian informazio zabaldua duzu,  txosten honetan ere deskargatu dezakezuna.

Izen-ematea honako formulario honen bidez egin dezakezu.

Ana González

Bilbon jaioa, hiri horretako Kontserbatorioan hasi zituen bere Piano ikasketak, eta Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioan osatu, non Piano, Kontrapuntu eta Fuga eta Musika Pedagogiako goi mailako ikasketak burutu zituen.

Piano eta Abesbatza eta Orkesta Zuzendaritza trebakuntza Vienako Universität für Musik-en biribildu ditu eta Piano, Zuzendaritza eta Pedagogiari buruzko hainbat kurtsorekin zabaldu

2000tik 2010ra Madrilgo Erkidegoko haur abesbatzen zuzendari izan zen, eta “Pequeños Cantores de la JORCAM” abesbatza sortu zenetik honen zuzendaria da eta hala parte hartu du Teatro Realen programatutako hainbat operatan (Rosenkavalier, Werther, Król Roger, Tosca , Perséphone, Boris Godunov, Suor Angelica, Macbeth, Parsifal, Wozzeck, Lohengrin, Haensel & Gretel, Die Zauberflöte, Brundibar), Teatro de la Zarzuelan (El Gato Montés, Carmen), Jaialditan (El Escorial: Tosca, Pepita Jiménez, Die Zauberflöte, La Bohème; Festival de Arte Sacro de Madrid…), hainbat kontzertu aretotan (Fundación Juan March. Auditorio Nacional, Teatros del Canal, Teatro Monumental…), orkestetan (RTVE, ORCAM, ONE Balthasar Neumann Ensemble) eta Radio Nacionalen grabazio eta programetan. Abesbatzak hainbat zuzendari entzutetsuk zuzendutako kontzertutan ere parte hartu du, hala nola como Víctor Pablo Pérez, Ramón Encinar, Carlos Kalmar, Thomas Hengelbrock, Pablo Heras-Casado, Zubin Mehta

Maisu, Bigarren Hezkuntzako Irakasle eta Haur Abesbatzen Zuzendarientzat “Haur Abesbatza” ikastaroak eman ohi ditu Erkidego eta Abesbatza Elkarte anitzetan eta Barenboim-Said Fundazioarekin elkarlanean dabil. Universidad Autónoma de Madrid, Universidad Complutense eta Universidad Carlos III-n Jardunaldi eta Talleretan parte hartzen du eta 2010tik Universidad Internacional de Andalucía-ko “Máster en Educación Musical Infantil”ko irakasle da, haur abesbatzen moduloan.

Gainera, Piano, Abesbatza eta Musikagileen hainbat lehiaketan epaimahaikide izana da.

Norentzat da kurtso hau?

Ikastaro hau, formazio mailan nahiz zuzendaritzakoan haur abesbatzekin harremana duten 17 urtetik gorakoei zuzendua dago.

Lekua eta ordutegia

Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa (Konstituzio Plaza, 9, Gasteiz).

2016/10/22, larunbata, 10:00-13:30 eta 15:30-20:00 eta 2016/10/23, igandea, 10:00-13:30.

Izen ematea eta prezioak

Izen emate epea: abuztuak 1 etik urriak 7ra. webgune honetan jarriko dugun formularioa bete eta ordaindu izanaren agiriarekin batera bidaliko da internet bidez 2016ko urriak 7 baino lehen. EAEn federatutako abesbatza bateko kide direnek hala bermatzen duen ziurtagiria bidali beharko dute dagokion beherapena ezartzeko.

  • EAEn Federatuak: 50€
  • Gainontzekoak: 75€

Izen ematearen ordainketa Kutxabankeko ES 52 2095 5067 19 1061620869 kontuan egingo da, eta kontzeptuan ikaslearen eta ikastaroaren izena aipatu beharko da.

Izen ematea urriak 12tik aurrera ezeztatzen bada, 30€ko atxikipena egingo da inskripzio kontzeptuan.

Acerca del autor

gkmsoft:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply