EAEKO ZUZENDARITZA AKADEMIAKO IKASLEEK BEREN AMAIERA KONTZERTUA ESKAINIKO DUTE

EAEKO ZUZENDARITZA AKADEMIAKO IKASLEEK BEREN AMAIERA KONTZERTUA ESKAINIKO DUTE

18/07/2016 Albisteak 0

Datorren uztailak 23an 20:30tan Koru-Zuzendaritza Akademiako amaiera kontzertua izango da, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak eskaintzen duen formakuntza jardunaldi intentsiboaren amaiera hain zuzen ere. Egun horretan bertan 20:00tik aurrera Kaputxinoen Elizara joango direnek kontzertu oso berezi batetaz gozatu ahalko dute, dohainik.

Beste urte batez, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bere Koru-Zuzendaritza Akademia antolatu du, aurten XXXIV. dena, abesbatzak zuzentzeko interesa duten pertsonak prestatu eta hala Euskal Herriko abesbatza amateurrek beraien funtzionamendurako funtsezkoa den elementu bat eduki dezaten: zuzendari on bat. Astebetez gogor lanean eta ikasten egon ostean, ikasle eta irakasleek (Miren Urbieta – Vega, Roland Börger, David Azurza, Esteban Urzelai eta Isabel Mantecón bezalako profesionalak) kurtsoaren amaieratzat itzelezko kontzertu bat eskainiko dute. Ordubetez gutxi gorabehera, Mendelssohn, Reger, Soler Tenorio, Elizalde, Schütz, o Monteverdi eta beste hainbaten lanez gozatu ahalko da.

Enrique Azurza, Abesbatzen Elkartearen Lehendakariaren hitzetan, “kontzertu hau ikasleek Akademian aste betez egiten duten amaiera izango da eta egindakoaren arrakastaren baieztapena”. Musika funtsezkoa da Euskal Herriko kulturan eta hori oso ondo dakite Abesbatzen Elkartean: “Euskal Herriak abesbatza musikako tradizio luzea dauka, eta nazioartean erreferente da arlo honetan, baina ondare honi jarraipena emateko behar-beharrezkoa da abesbatzak prestatu eta lideratzeko erresponsabilitatea izango duten pertsonak ondo prestatzea: zuzendaria, alegia.

Abesbatzen Elkartetik euskaldunek abesbatzengatik duten begirunea azpimarratzen dugu, eta kontzertu honen garrantzia: Gipuzkoarrek behin eta berriro erakutsi dute kalitatezko abesbatza musika gogoko dutela, eta hau da uztailak 23an entzungo dutena. Gure ikasleei ematen diegun prestakuntzak, noski, beraien abesbatzekin hobeto lan egiteko baliagarri izango zaie, baina kontzertu honetan soinu hobea lortzea ere ekarriko du. Kontzertuaz gozatzeko interesa dutenek Donostiako Kaputxinoen Elizara jotzea besterik ez dute, uztailak 23an 20:00tik aurrera.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply