Euskal Herriko 8 gaztek Zuzendaritza Akademiara dohainik etortzeko aukera izango dute

Euskal Herriko 8 gaztek Zuzendaritza Akademiara dohainik etortzeko aukera izango dute

EAEren Zuzendaritza Akademia Euskal Herriko abesbatzei zuzendari berriak emateko helburuarekin jaio zen. Bertatik kontaezinak diren ikasleak pasa dira, eta hauetatik asko zuzendari arrakastatsuak izan dira. Baina asken urteotan ikusi da Akademiako ikasleetan ez dagoela behar bezain besteko belaunaldien arteko erreleborik, eta ez dituela persona berriak erakartzen abesbatza zuzendaritzekin lehen kontaktu bat eduki dezaten.

Hau dela eta, biharko zuzendariek Akademiak ematen dituen prestakuntza oinarri aproposak jaso ditzaten errazteko, 2016ean EAEk matrikula berezi bat eskainiko die Euskal Herriko 8 gazteri: ez dute matrikularik ordaindu beharko eta ostatu kostuen %50 ordaindu beharko dute soilik. Atxikirik duzue matrikula berezi horren deialdiaren kopia bat.

Deialdi honetara aurkezteko, webean argiratatuko den formulario bat bete beharko da, maiatzak 16 baino lehen.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply