2016ko ZUZENDARITZA AKADEMIAKO IZEN EMATEARI INGURUKO INFORMAZIOA

2016ko ZUZENDARITZA AKADEMIAKO IZEN EMATEARI INGURUKO INFORMAZIOA

2016ko Zuzendaritza Akademiako izen emate epea apirilak 15ean 17:00tan hasiko da eta ekainak 17n 17:00tan bukatu. Izen ematea Elkarteak bere www.koralakeae.com webgunean horretarako jarriko duen formularioaren bidez egingo da, eta bertan atxikiko da matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria eta, hala badagokio, EAEn  federatua egotearen egiaztagiria.

Izen emateren informazioa daraman formularioa betetzean matrikula ordaindu ez bada ( 2095 5067 19 1061 620869 K/K), ikasleak 48h izango ditu ordainketa burutzeko eta egiaztagiria webgunean atxikitzeko, eta hala egiten ez bada, izen ematea ezabatu egingo da.

Behin EAEk Akademian landuko diren partiturak lortzen dituenean, partaideei bidaliko zaizkie informazio eta material gehigarriekin. Lehen bidalketak maiatza erdialde eta amaiera artean egingo direla estimatzen da.

Matrikula ekainak 22 baino beranduago deuseztatzen bada, 60 €ko atxikipena egingo da izen emate kontzeptuan.

Zuzendaritza Ikastaroan izen emateko aukera ezberdinen prezioak honakoak dira:

Matrikula mota Federatuak Ez Federatuak
Zuzendaritza Ikastaroa 135 € 260 €
Bazkaltzera geratzea

60 €

Ostatua pentsio osoan

240 €

Koru Pilotuan matrikulatu nahi duten ikasleek epe berean egingo dute izen ematea, baina dagokien formularioa betetzeaz gainera beren curriculum laburra duen dokumentu bat atxikituko dute, dokumentuaren izenean “Koru Pilotua” eta beren izen-abizenak adieraziz, eta Elkartea izango da behin betiko onarpena jakinaraziko diena.

Koru Pilotuko ikasleek errepetorioa ikasia ekarri beharko dute eta eskola guztietara eta amaiera kontzertura joan. Joan Izanaren Ziurtagiri bat  emango zaie gutxienez ikastaroaren 90% egin dutenei.

Koru Pilotuan izen emateko aukera ezberdinen prezioak honakoak dira:

Matrikula mota Federatuak Ez Federatuak
Koru Pilotua 0 € 40 €
Bazkaltzera geratzea 0 € 60 €
Ostatua pentsio osoan 180 € 240 €

 

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply