David Azurza kontratenore eta konpositorea, Zuzendaritza Akademian ahots teknikako irakasle

David Azurza kontratenore eta konpositorea, Zuzendaritza Akademian ahots teknikako irakasle

David Azurza Tolosan (Gipuzkoa) zen 1968an. Arte ederretan lizentziatua da eta kontratenore bezela ikasketak Isabel Alvarezekin egin zituen. Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioan kantuko Lucrecia Arana saria jaso zuen.

Capilla Peñaflorida (aintzinako musikan espezializatua), Nova lux ensemble eta KEA (musika garaikea) taldeetako kidea. Bakarlari gisa ahots talde, ensemble instrumental eta orkestrekin kolaborazio ugari egin ditu bai Euskal Herrian, bai atzerrian. 25 urtetan abesbatzen zuzendari gisa aritu da, haur zein gazte edo helduen taldeak.

Ahots teknikako maisu eta zuzendari bezela hainbat ikastaro eta tailerretan eskeini ditu bai estatuan, bai Europa eta Hegoamerikan zehar.

Zenbait operen estreinaldi absolutu eta grabaziotan protagonista paperak izan ditu.

Gaur egun Torobaka eta Until the Lions dantza ikuskizunetan ari da kantari bezala munduko tourra egiten.

Musikagile autodidakta, ahotsaren eremura mugatzen da bere jarduera. Ehunetik gora obra, korurako moldaketak eta harmonizazioak, bere konposizioak, kantata bat, 3 ipuin musikal eta ganberako opera bat eginak ditu (Altzoko Haundia, txikine opera). . Bere lanak mundu osoan zehar koru askok interpretatzen dituzte, eta 2004an David Azurzak bere musika zabaltzeko sortutako Oihu Hau Musika zigiluan editatzen dira.

 

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply