Isabel Mantecón izango da Zuzendaritza Ikastaroko lehen mailako irakaslea

Isabel Mantecón izango da Zuzendaritza Ikastaroko lehen mailako irakaslea

Iaz bezela, Isabel Mantecón arduratuko da EAEren Zuzendaritza Akademiako lehen mailako taldeaz.

Musikenen Abesbatza Zuzendaritzan Lizentziatua, UPV/EHUn Biokimikan eta Leioako Udal Kontserbatorioan pianoan titulatua. Zuzendaritzan ikasketak Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen zuzendaritza ikastaroetan hasi zituen, eta F. Bernius, J. Duijck, M. Brewer, T. Brooks, C. Marchand eta P. Cao bezalako irakasleekin egindako kurtsoekin osatu.

8 urtez Donostiako Orfeoiaren Orfeoi Txikiren zuzendari izan zen, eta Pasaiako Musika Eskolan lan egin du kantu eta abesbatza sailaren buru gisa, eta Pasaia Txiki, Pasaiatxo, Pasaia Gazte eta Pasaia Abesbatzen zuzendari gisa.

Udako ikastaroetan zuzendaritza irakaslea izan da, eta nazioarteko lehiaketetako epaimahaikidea. Egun Llinar del Vallésko Musika Eskolan, Sant Cugateko Musika Eskolan eta La Garrigako Musika Eskolan lan egiten du. Azken honetan hainbat abesbatza zuzentzen ditu, eta Sant Feliu de Llobregateko Crescendo abesbatzeko zuzendaria ere da.

Hauek izango dira Isabel Mantecónen ikasleek landuko dituzten lanak:

  • Luigi Molfinoren O sacrum convivium,
  • Past time with good Company, autore ezezaguna.
  • Vem kan segla förutan vind, Gunna Erikssonek moldatua.
  • O verde gaio , Marta Carretónen bertsioan
  • Uso zuria, V. Fallerslebenek moldatua.
  • Manuel Soler Tenorioren Padre nuestro.

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply