EUSKAL HERRIKO BI ABESBATZEK IRABAZI DUTE EJEA DE LOS CABALLEROSEKO XLV ABESBATZA LEHIAKETA

EUSKAL HERRIKO BI ABESBATZEK IRABAZI DUTE EJEA DE LOS CABALLEROSEKO XLV ABESBATZA LEHIAKETA

4087100FotoIII

Basilio Astulez, Vocalia Taldeko zuzendaria, saria jasotzen

Donostiako Orfeoi Gazteak gazteen kategorian eta Publikoaren Sarian irabazi du, eta Gasteizko Vocalia Taldeak, helduen kategorian. 2016ko lehiaketak kalitate handiko abesbatzak izan ditu partaide, zeinen artean Errenteriako Zaria Abesbatza aipatzekoa den helduen kategorian, Sari Handi baten ateetan kokatuko lukeen 79,87 puntu lortu ditu eta.

Orfeoi Gazte Ejean

Orfeoi Gazte Ejean

Epaimahaikideek “parte hartu duten abesbatzen maila altua, interpretaziorako kalitatea, ahots lana eta abesbatza guztien ahotsen arteko oreka” azpimarratu dute. Bereziki aipatzekoa da ere bai epaimahaikideen ustetan “maila altuko gazte abeslarien pisua, abesbatza musikaren etorkizun oparoa iragartzen duena Espainian”.

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak, Euskal Herriko abesbatzen kolektiboaren izenean, bi abesbatz izabazleei bere zorionik beroenak luzatu die, etorkizunean honelako garaipenak lortuko dituzteelakoan.

SKMBT_C22016040411442

Zorion-agurra Vocalia Taldeari

SKMBT_C22016040411441

Zorion-agurra Orfeoi Gazteri

Asteburu honetakoa bezalako garaipenak gure abesbatzen egoera onaren froga dira. Zorionak!!

Acerca del autor

koralakeae:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply