Roland Börger izango da EAEren 2016ko Zuzendaritza Akademiako 3. mailako irakaslea

Roland Börger izango da EAEren 2016ko Zuzendaritza Akademiako 3. mailako irakaslea

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bere XXXIV. Akademiarako Roland Börger irakaslea ekarriko du Donostiara.

Santiago de Chilen jaioa, abesbatza musika eta musika sakratu eta orquestra zuzendaritza ikasketak Friburgoko Musika Unibertsitatean egin zituen, Alemanian. 1982tik 1993ran zuzendaritza irakasle izan zen Unibertsitate horretan bertan. 1989tik 1993ra organujole eta zuzendari izan zen Friburgoko Christuskirchen eta “Studentenkantorei” abesbatzeko zuzendari izan zen, hiri berean.. 1989tik 200ra musika zaharreko “musica viva Freiburg ” Ensemblea zuzendu zuen, eta 1997tik “cappella vocale würzburg” ahots taldea zuzentzen du.

1993an Roland Börger Leipzigeko Musika Unibertsitateko Abesbatza Zuzendaritzako irakasle izendatu zuten, eta Unibertsitate honek “Felix Mendelssohn Bartholdy” antzokian dituen abesbatzen zuzendari. 2001tik Londresko “Royal Academy of Music”ko irakasle bisitaria da, eta 2011tik Ohorezko Elkartua.

Zuzendari zein organista lanetan zuzendu dituen kontzertu ugariek eta lehiaketetako epaimahaikide lanek Europa guztian, Hego Korean eta Hego Amerikan lan egitera eraman dute. Hainbat CD sortzen eta irratientzako grabazioak egiten ere lagundu du.

Bere taldearekin lan egiteko Börger irakasleak hautatu dituen lanak honakoak dira:

  • Claudio Monteverdi, de la colección Bianchi: Cantate Domino
  • Heinrich Schütz, de la colección „Geistliche Chormusik“: Die mit Tränen säen (SWV 378)
  • Felix Mendelssohn Bartholdy: Richte mich, Gott (Psalm 43) op. 78, N° 2
  • Max Reger de la colección „8 Geistliche Gesänge op. 138“: Unser lieben Frauen Traum
  • Maurice Duruflé: Ubi caritas (N° 1 de Quatre Motets sur themes grégoriens op. 10)
  • Knut Nystedt,: I will praise thee, o Lord (N° 3 de Three Motets)
  • La cucaracha –Méxicoko abesti herrikoia – Arr.: Max Frey – en “Chor aktuell 1”, Gustav Bosse-Verlag Regensburg

Bestalde, Börger irakasleak Kantu Amankomunerako proposatzen duen abestia Charles Villiers Stanforden Beati quorum via (N° 3 de Three Motets op.38) da.

Acerca del autor

gkmsoft:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply