2016 Koru-Zuzendaritza Akademia

2016 Koru-Zuzendaritza Akademia

07/03/2016 Euskal Herria 0

AURRETIKO OHARRAK: 1) Orri honetan duzun informazioa deskargatu dezakezun pdf honetan duzu 2) Dirulaguntza batzuk deitu dira euskal herriko gazteek Akademiara dohainik etortzeko aukera izan dezaten. 3) Izen emateko formularioak honakoak dira: a) Zuzendaritza ikastaroa, b) Koru Pilotua c) Dirulaguntzak

HITZAURREA: ZURI, AKADEMIAKO IKASLE ZARENARI

Beste urte betez, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bere Zuzendaritza Akademia antolatu du, koru-zuzendaritzan interesa dutenak prestatzeko asmoarekin. Hala, Euskal Herriko abesbatza amateurrei beren funtzionamendurako funtsezkoa den elementu bat eman nahi die: zuzendari on bat.

Kurtsoak lan gogor baina atseginez beteriko aste bete irauten du eta bi helburu nagusi ditu: koru-zuzendaritzan interesa duten musikari gazteak trebatu eta eskarmetu gehiago duten zuzendariak birziklatu eta bere ezagutzak areagotu. Trebakuntza zati jakin batetaz arduartzen gara: abesbatza amateurren zuzendaritzaz; Goi Mailako Musika Kontserbatorioek ez dute profil hau jorratzen, maila profesionalaz arduratzen dira eta.

EAEren XXXIV. Zuzendaritza Akademia da honakoa, eta horren bizitza luzea duen jarduera bat antolatzen denean ezinbestekoa da atzera begiratzea eta ondo ikustea zer gauza erori diren inertzian eta zer hobe daitekeen, eta aldaketok gauzatzeko ekintzak aurrera eramatea. Asko ziren enkuesten bitartez helarazten zenizkiguten oharrak, eskaerak eta kexuak, eta berauei erantzuten saiatu gara.

Hori dela eta, aurten gure Akademian aldaketa garrantzitsuak egiten ahalegindu gara, bai edukian baita kudeaketan ere.

Edukien aldetik, azpimarratzekoa da EAEko Musika Batzorde Teknikoak ikastaroaren koordinazio akademikoaz ardura zedin pertsona baten beharra ikusi zuela, eta ardura hau Batzordeko kide eta Akademiako ohiko irakasle den Esteban Urzelaik hartu zuela: maila bakoitzaren irakasketa edukiak ezartzeaz gain, klaseen ordutegiak berak prestatu ditu.

Gure Batzordea bilera berezi batean bildu zen, Zuzendaritza Akademiako ikasle diren edo izan ziren hainbat abesbatza zuzendari entzutetsu gehitu zitzaion bilera batean, eta bilera honetan ezarritako irizpideekin bat, Akademiako irakasleek emango dituzten maisu eskola batzuk gehitu ditugu Akademiara, irakasle bakoitza aditua den gai baten ingurukoak.

Gainera, asteko arraltsalde batean eskolen ordez Eresbilera, euskal musikaren artxibora, joateko aukera egongo da, non EAEk bere partituren fondoa daukan gordailutua. Noski, bisita hau doakoa eta librea izango da.

Bestalde, Akademiaren inguruko ahaleginen arreta klaseak eman ditzaten maila goreneko profesional lortzen  jarri dugu, eta argi dago lortu dugula: Isabel Manteconez eta Esteban Urzelaiz gainera Roland Börger dugu 3. mailako irakasle eta David Azurza eta Miren Urbieta-Vega Ahots Teknikako irakasle.

Kudeaketari dagoenez, Akademiaren inguruko informazioa emateko datak eta matrikulatzeko epeak aurreratu ditugu, Akademiako ikasle izan daitezkenen agendak antolatzeko errazteko eta beraz matrikulak errazteko hobea izango delakoan. Antolakuntza arazoek epeak nahi genituen bezainbeste aurreratzerik utzi ez badigute ere, etorkizunean hala egiteko helburua dugu, honek Akademia hobe hedatzea ahalbidetuko digulako.

Matrikula prozesua errazteko helburuarekin, internet bidezko matrikula sistema bat ezarri dugu, apirilak 15ean matrikula epea hasten denan aktibatuko den formulario baten bidez.

Aipatzekoa den beste aldaketetako bat ahal den einean partitura editatuekin soilik lan egiteko EAEren erabaki irmoa da, musikagile eta editoreen lana errespetatuz, hauen lana gabe abesbatzen ez lukete eta zerrekin lan egitekorik. Partiturok, EAE orain eskurartzen ari denak, ikasleei postaz bideliko zaie beraiekin lan egiteko behar adina denborarekin, parte hartzaileentzako material eta informazio gehigarriarekin.

Orain artekoak azken hilabeteetan EAEren lantaldeak egindako lanaren zertzeladak besterik ez dira. Onena Akademiako ikasleek egindako lanaren fruituak ikus ditzazuen izango da.

Ongietorri 2016ko Koru-Zuzendaritza Akademiara.

IRAKASLEAK

  1. MAILA: ISABEL MANTECÓN

Musikenen Koru-Zuzendaritzan lizentziatua da Gabriel Baltes irakaslearekin, Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimikan lizentziatua eta Leioako Udal Kontserbatorioan pianoan tituluduna.

Abesbatza zuzendari prestakuntza Euskal HErriko Abesbatzen Elkartearen zuzendaritza ikastaroetan hasi eta F. Bernius, J. Duijck, M. Brewer, T. Brooks, C. Marchand eta P.Cao bezalako irakasleekin egindako ikastaroetan osatu zuen. Gainera, gazte eta haur abesbatzen inguruko hainbat seminariotan parte hartu du. 1998ean Europako Gazte Abesbatzeko kide izan zen, eta 2002an COACEkoa.

8 urtez Donostiako Ofeoi Txikiren zuzendaria izana da, eta 2013 arte Pasaiako Musika Eskolan lan egin zuen zuzendaritza irakasle gisa, non kantu eta abesbatzako saileko arduraduna izan zen eta Pasaia Txiki, Pasaiatxo, Pasaia Gaztea eta Pasaia Abesbatza zuzendu zituen. Haur abesbatzen inguruko hainbat ikastaro eman ditu, aurten adibidez Kataluniako Haur Abesbatzentzat eta Arabatxorentzat, eta Orfeó Català-ren Haur Abesbatzaren Urte Berriko Kontzertua zuzendu du.

Egun Llinars del  Vallés, San Cugat eta La Garrigako Musika Eskoletan lanean dabil, hainbat abesbatza zuzentzen. San Feliu de LLobregateko Crescendo abesbatzako zuzendaria da.

  1. MAILA: ESTEBAN URZELAI

Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako piano tituluduna da eta Musikenen Koru-Zuzendaritzan Gabriel Baltés maisuarekin. Bere ikasketak Musikenen Orkestra Zuzendaritza ikasten osatu zituen, Arturo Tamayo maisuarekin, Enrique Garcia Asesnsio eta Manuel Valdiviesorekin hasi ondoren. J. Duijck, E. Azurza, J.M. Tife, L. Heltay, V. Miskinis eta J. Casasekin hainbat ikastarotara joan da.

1996 eta 2009 artean Oñatiko Ganbara Abesbatzako zuzendari izan zen, eta abesbatza honekin sari anitz irabazi zituen, zeinen artean bereziki aipatzekoak diren 2004ko Abesbatzen Sari Nazional Nagusia.  2004an Donostiako Orfeoiaren arrobiaren ardura hartu zuen eta 2007ik Donostiako Orfeoiaren zuzendariorde artistikoa da.

Abeslari bezala, hainbat ahots taldeko kide izan da (Conductus Ensemble, KUP Taldea, KEA Ahots Taldea) eta Europako Gazte Abesbatzan eta Internationale Bächakademie Stuttgart abesbatzan parte hartu du, F. Bernius, J. Prinz, F. Sjöberg, M. Guinand edo H. Rilling bezalako zuzendariekin

Zuzendaritza eta interpretazio ikastaro ugari eman ditu:

  • Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin aktiboki dabil elkarlanean, eta irakasle gonbidatua izan da hainbat haur abesbatzen Tailerretan eta gazte abesbatzen Tailerretan.
  • Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak 2011ean antolatutako Kantaldi Irekiko irakasle izan zen, Javier Busto eta Juan Pablo de Juan zuzendariekin batera.
  • Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko Zuzendaritza Akademiako irakasle izan da 2012tik, eta Camerata ad Libitumek 2004 eta 2006an antolatutako ikastaroetako Zuzendaritza irakasle izan zen.
  • Abesbatzekin interpretazio tailerrak egin ditu, hala nola Villanueva de la Serena (Badajoz)eko Arte Vocalekin edo Malagako Unibertsitateko Orfeoiarekin.
  1. MAILA: ROLAND BÖRGER

Santiago de Chilen jaioa, abesbatza musika eta musika sakratu eta orquestra zuzendaritza ikasketak Friburgoko Musika Unibertsitatean egin zituen, Alemanian. 1982tik 1993ran zuzendaritza irakasle izan zen Unibertsitate horretan bertan. 1989tik 1993ra organujole eta zuzendari izan zen Friburgoko Christuskirchen eta “Studentenkantorei” abesbatzeko zuzendari izan zen, hiri berean.. 1989tik 200ra musika zaharreko “musica viva Freiburg ” Ensemblea zuzendu zuen, eta 1997tik “cappella vocale würzburg” ahots taldea zuzentzen du.

1993an Roland Börger Leipzigeko Musika Unibertsitateko Abesbatza Zuzendaritzako irakasle izendatu zuten, eta Unibertsitate honek “Felix Mendelssohn Bartholdy” antzokian dituen abesbatzen zuzendari. 2001tik Londresko “Royal Academy of Music”ko irakasle bisitaria da, eta 2011tik Ohorezko Elkartua.

Zuzendari zein organista lanetan zuzendu dituen kontzertu ugariek eta lehiaketetako epaimahaikide lanek Europa guztian, Hego Korean eta Hego Amerikan lan egitera eraman dute. Hainbat CD sortzen eta irratientzako grabazioak egiten ere lagundu du.

AHOTS TEKNIKA: DAVID AZURZA

Tolosan jaioa (Gipuzkoa) 1968an.

Arte ederretan lizentziatua da eta kontratenore bezela ikasketak Isabel Alvarezekin egin zituen. Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioan kantuko Lucrecia Arana saria jaso zuen.

Capilla Peñaflorida (aintzinako musikan espezializatua), Nova lux ensemble eta KEA (musika garaikea) taldeetako kidea. Bakarlari gisa ahots talde, ensemble instrumental eta orkestrekin kolaborazio ugari egin ditu bai Euskal Herrian, bai atzerrian. 25 urtetan abesbatzen zuzendari gisa aritu da, haur zein gazte edo helduen taldeak.

Ahots teknikako maisu eta zuzendari bezela hainbat ikastaro eta tailerretan eskeini ditu bai estatuan, bai Europa eta Hegoamerikan zehar.

Zenbait operen estreinaldi absolutu eta grabaziotan protagonista paperak izan ditu.

Gaur egun Torobaka eta Until the Lions dantza ikuskizunetan ari da kantari bezala munduko tourra egiten.

Musikagile autodidakta, ahotsaren eremura mugatzen da bere jarduera. Ehunetik gora obra, korurako moldaketak eta harmonizazioak, bere konposizioak, kantata bat, 3 ipuin musikal eta ganberako opera bat eginak ditu (Altzoko Haundia, txikine opera). . Bere lanak mundu osoan zehar koru askok interpretatzen dituzte, eta 2004an David Azurzak bere musika zabaltzeko sortutako Oihu Hau Musika zigiluan editatzen dira.

AHOTS TEKNIKA: MIREN URBIETA-VEGA

(Donostia, 1983). Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, kantuko ikasketak Maite Arruabarrena mezzosopranoarekin bukatzen ditu 2010.ean. Eta ondoren, Valentziako “Centro de Perfeccionamiento Plácido Domingo”-n osatu ditu bere ikasketak Alberto Zedda maisuaren zuzendaritzapean.

Kantuko lehiaketa askotan saridun izan da: Bordeleko “Concours au Coeur du Médoc” lehiaketan 3.saria, 2016ko martxoan, “Cantante Revelación” saria lortzen du, Oviedoko 2015.eako Campoamor Antzokiko Sari Lirikoetan, “Kantari espainiar onenaren saria” jasotzen du 2014.eko Francesc Viñas Lehiaketa ospetsuan, 2. saria du Bilboko Kantu Lehiaketa Internazionalean (2012) eta 2. saria eskuratzen du baita Ana María Iriarte Zarzuela Lehiaketan (2012), Logroñoko XXX. Kantu lehiaketa Internazionalaren irabazle da (2012), 1. saria du baita ere Alcoyeko Interpretazio lehiaketan (2011), eta 2. Saria Irungo Luis Mariano X. kantu txapelketan (2009) besteak beste.

Izugarrizko arrakasta lortu zuen ABAOren denboraldian (operaberri 2014), Nuria Espert-en Turandot operako produkzioan Liu-ren papera lehen aldiz interpretatzean. Aipagarria da ere, Bartzelonako Liceu-n egindako estreinaldia, Verdiren La Traviata operako Annina bezala. Horiez gain, Mozarten La Finta Giardiniera operako Armindaren papera ere interpretar du, baita zarzuelako paper ugari ere: El Caserio zarzuelako Ana Mari, El duo de la Africanako L’Antonelli, Sorozabalen Katiuska, Gavilanes zarzuelako Rosaura eta Torrobaren Luisa Fernanda ere izan da besteak beste. Hemendik gutxira Oviedoko antzokian kantatuko du lehenbizikoz Gounoden Faust operako Margherite-ren papera interpretatuz.

Opera eta zarzuelaz gain, oratorioa ere jorratu du Brahmsen Ein Deutsches Requiem, Mozarten Requiema,  Vivaldiren Gloria, etab. luze bat interpretatu; ganbara musika ere lantzan du, lieder rezitalak emanez eta Trio Easo eta Aldaxka Trio (soprano, klarinete eta pianoa) hirukoteetan parte hartuz; eta errepertorio sinfonikoari ere tartea utzi dio , hala nola, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Valentziako Erkidegoko Orkestrarekin, Madrilgo Orquesta Academica eta Filarmonia Orkestrarekin kontzertuak emanez. Bakarlari ibilbidea irakaskuntzarekin konbinatzen du eta 2011ko irailetik Gazteizeko Jesus Guridi Kontserbatorioko kantu irakaslea da.

 2016KO AKADEMIA EGINGO DEN LEKUA

2016ko Akademia Donostiako La Salle Ikastetxean egingo da, non ikasleek ostatu hartuko duten baita ere.

  1. eta 2. mailako eskolak Ikastetxeko lehen solairuko gelean izango dira, taldean lan egiteko nahikoa tamaina dutenak.
  2. mailako eta kantu amankomuneko eskolak Ikastetxeko Areto Nagusian izango dira: solairu berean dafo eta 100 pertsonentzako eserlekuak ditu, partaide guztiek elkarrekin lan egin dezaten nahikoa eta sobera.

Ostatuari dagokionez, ikasleek erabilgarri izango dituzte La Salle Unibertsitate Erresidentziako gelak, erakin berean bi solairu gorago. Gelak bakarkako erabilerakoak dira, eta lan mahai bat daukate. Komunak partekatuak dira.

Ikasleak uztailak 17an sartu daitezke lotara, egun horretako afaria barne egonik, eta uztailak 24 goizean utzi beharko dute, gosaria barne. Ez dago uztailak 23rako afari zerbitzu kontrataturik, vaina kontratatu liteke.

Elkartearen ustetan, La Salle Ikastetxeak Akademiako antolakuntzako behar izan guztiak betetzen ditu, eta ikasleen gustokoa izatea espero du.

ERESBIL, EUSKAL MUSIKAREN ARTXIBOARI BISITA

Eresbil euskal musikaren Ondarea eta bereziki euskal musikagileena jaso, gorde, babestu eta zabaltzeko helburua duen artxiboa da. Zentrua sortzeko ideia Andra Mari Abesbatzeko Jose Luis Ansorenarena izan zen, 1973tik Musikaste antolatzen zuen abesbatzekoa, jaialdi horretan zabaldu zitezkeen lanak jasotzeko egina. 1974ean euskal eta nafar musikagileen partiturak jasotzen hasi zen, eta irailean musikagileen lehen zerrenda egitean, 300 zituen. 2008ko abenduak 31ean Eresbilek 1775 euskal eta nafar musikagile ditu erregistratuak.

Eresbilen egoitza lehen Niessen fabrika izan zenaren lekuan dago, Errenterian. Errenteriak pairatutako Industria krisiaren eta ostean izandako berreskurapenaren isla, 2000 urtean zenbait lokalen birgaitze lanak hasi zituen Eresbileko egoitza bertan ezartzeko, 1974tik Errenteriako Kaputxinoen Komunitateak utzitako lokaletan zegoen eta. Eresbil Errenteriako Kultura Zentroaren eta Errenteria Musical Musika Eskolaren eraikin berrian alboan dago.

Eraikinak 4 pisu ditu  475m2 ko sail bateasn: guztira 1.300 m2ko lurzoru erabilgarria.

Beestalde, Eresbilek EAEren partituren fondoa gordailatzen du: Federatutako abesbatzei beren aktibitatea erraztu dezaketen zerbitzuak eskaini nahiean, eta Elkartearen sorrera-helburu den kultura sustatzeko eta garatzeko helburuarekin bat, Elkarteak bere 1984ko sorreratik partitura kolekzio bat bildu du, eta egun Eresbilen dago gordailatua.

Horregatik guztiagatik uste dugu Zuzendaritza Akademiako ikasleentzat interesgarria izan daitekeela artxibo honi bisita egitea, eta Eresbileko langileek gidatutako bisita bat antolatu dugu uztailak 20ko arratsaldean egiteko, asteazkenez. Bisita horretara joatea librea eta doakoa izango da ikasleentzat.

AKADEMIAKO AMAIERA KONTZERTUA

Jakina denez, Zuzendaritza Akademia ikasleen astean zehar eginiko lana erakusten duten kontzertu batekin amaitzen da. Kontzerua Donostiako aita kaputxinoen Lourdesko Gure Amaren elizan egingo da, hiriko zentroan bertan.

Kontzertua egingo den lekuan entsegu orokorra errazteko, eta gero egongo diren mezak ekiditu behar direla eta, entsegu orokoraa 15:15tik 16:45ra egingo da elizan bertan, eta ondoren ikasleek denbora librea izango dute.

Amaiera kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da.

IZEN EMATEA: EGUTEGIA, MOTAK ETA PREZIOAK

2016ko Zuzendaritza Akademiako izen emate epea apirilak 15ean 17:00tan hasiko da eta ekainak 17n 17:00tan bukatu. Izen ematea Elkarteak bere www.koralakeae.com webgunean horretarako jarriko duen formularioaren bidez egingo da, eta bertan atxikiko da matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria eta, hala badagokio, EAEn  federatua egotearen egiaztagiria.

Izen emateren informazioa daraman formularioa betetzean matrikula ordaindu ez bada ( 2095 5067 19 1061 620869 K/K), ikasleak 48h izango ditu ordainketa burutzeko eta egiaztagiria webgunean atxikitzeko, eta hala egiten ez bada, izen ematea ezabatu egingo da.

Behin EAEk Akademian landuko diren partiturak lortzen dituenean, partaideei bidaliko zaizkie informazio eta material gehigarriekin. Lehen bidalketak maiatza erdialde eta amaiera artean egingo direla estimatzen da.

Matrikula ekainak 22 baino beranduago deuseztatzen bada, 60 €ko atxikipena egingo da izen emate kontzeptuan.

Zuzendaritza Ikastaroan izen emateko aukera ezberdinen prezioak honakoak dira:

Matrikula mota Federatuak Ez Federatuak
Zuzendaritza Ikastaroa 135 € 260 €
Bazkaltzera geratzea

60 €

Ostatua pentsio osoan

240 €

Koru Pilotuan matrikulatu nahi duten ikasleek epe berean egingo dute izen ematea, baina dagokien formularioa betetzeaz gainera beren curriculum laburra duen dokumentu bat atxikituko dute, dokumentuaren izenean “Koru Pilotua” eta beren izen-abizenak adieraziz, eta Elkartea izango da behin betiko onarpena jakinaraziko diena.

Koru Pilotuko ikasleek errepetorioa ikasia ekarri beharko dute eta eskola guztietara eta amaiera kontzertura joan. Joan Izanaren Ziurtagiri bat  emango zaie gutxienez ikastaroaren 90% egin dutenei.

Koru Pilotuan izen emateko aukera ezberdinen prezioak honakoak dira:

Matrikula mota Federatuak Ez Federatuak
Koru Pilotua 0 € 40 €
Bazkaltzera geratzea 0 € 60 €
Ostatua pentsio osoan 180 € 240 €

 

EGUTEGI OROKORRA

  1. Apirilak 15: izen emate epea zabaltzea.
  2. Maiatza erdialde-amaiera: ikasleei materialak bidaltzea.
  3. Ekainak 17: izen emate epea ixtea.
  4. Uztailak 17: ostatua duten ikasleak La Salle Ikastetxean sartzea.
  5. Uztailak 18: Akademia hastea.
  6. Uztailak 20: Eresbilera bisita (balizko aktibitatea).
  7. Uztailak 23, 20:30: Akademiako bukaera kontzertua.
  8. Uztailak 24: ostatua duten ikasleak La Salle Ikastetxea uztea.

Acerca del autor

gkmsoft:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply