Tolosako Abesbatza Lehiaketa Internazionala

Tolosako Abesbatza Lehiaketa Internazionala

1968tik ohikoa izan den moduan, Santu Guztien egunaren inguruan Tolosako Abesbatza Lehiaketa egingo. Aurten 47. urte betetzen ditu lehiaketak, eta edizio horrexeri dagokio atxikitutako programa.

Beste urtebetez, 47. lehiaketa honetan ere, musika koralak emandako uneez gozatu ahal izango dugu. Uste osoa dugu kalitatez gainezka aurkeztuko zaigula lehiaketa, aurreko urteetan bezala, eta aukera emango digula bai gure abestiak bai beste herrialdeetako abestiak entzuteko, emozioz, kalitatez eta fintasunez betetako bertsioetan.

Tolosako 47. Abesbatza Lehiaketan hamabost taldek hartuko dute parte. Hamabi herrialde hauetatik datoz: Alemania, Argentina, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Estonia, Frantzia, Hungaria, Japonia, Letonia, Norvegia eta Suedia. Aurtengo lehiaketan, aurreko urteko irizpideari jarraiki, Ganbera Koruen kategoria mantenduko dugu (20-45 abeslari artean); sail horretan, koru mistoek ez ezik, parte hartu dezakete gizonezkoen nahiz emakumezkoen abesbatzek ere. Bestalde, aurten, Haur Abesbatzen txanda da Ahots Taldeen eta Haur Abesbatzen kategorien urteroko txandakatzean.

Lehiaketan zehar, abesbatzek 70 bat kontzertu emango dituzte Euskadi osoan.

Aipatzekoak dira Lehiaketako saioez gaineginhgo diren zenbait kontzertu: urriaren 18an, Euskal Koruen Topaketa, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta; azaroaren 2an, arratsaldean, eslaviar musikaren inguruan ardaztutako kontzertu bat.

Acerca del autor

gkmsoft:

0 Iruzkin

¿Quieres dejar un comentario?

Tu dirección de email no será publicada.

Leave a Reply